Ostirala izango da herriko jaietako egun handia eta hiru musika talde ezberdinek alaituko dute gaua. Havana 537 talde kubatarra izango da lehenengoa oholtza gainean, ondoren musikari argentinar eta kolonbiarrez osatutako Che Sudaka taldea izango da, eta kontzertuei bukaera emateko ardura Joxe Replay baionarrek izango dute.
Kontzertuetara gerturatu eta jaiaz gozatu ahal izateko, Jaibus zerbitzua eskainiko dute gainera inguruetako gazteek kotxea hartu beharrik izan ez dezaten. Okondotik abiatuko da autobusa gaueko 23:30ean eta Laudio, Luiando, Amurrio eta Arespalditza igaroko ditu ondoren. Autobuserako txartelak 3 euroko prezioa izango du eta aldez aurretik erosi beharra dago Vital Fundazioaren webgunean.
Egitarau anitza astebururako
Kontzertuez gain, ostiraletik igandera bitartean egitarau zabalaz gozatu ahalko dute Artziniegara hurbiltzen diren herritarrek.