Tubacexek 550 milioi euroko kontratua lortu du

Juanma Gallego 2017ko eka. 2a, 10:41

Tubacexek orain arte eskuratutako kontraturik handia izan da Iranen sinatutakoa. | Quintas

Irango petrolio konpania nazionalerako hodi bereziak egingo ditu Laudioko enpresak

Tubacex enpresak 556 milioi euroko kontratua lortu du Iranen, herrialde horretako hidrokarburoen enpresa soldadurarik gabeko hodiez hornitzeko. Teheranen sinatu dute kontratua, hilaren 24an. Albistea ezagutu eta gutxira, enpresaren akzioak %12 igo dira Madrilgo burtsan, eta akzio bakoitzeko 3,5 euro baino gehiago ordaindu da.  

Errepublika Islamikoaren aurka indarrean egon den enbargoa eta gero, hidrokarburoen alorrean sinatu den lehenengo kontratua izan da Arabako enpresak lortutakoa. 

Enpresak inoiz izan duen kontraturik handiena da ere. Guztira, 600 kilometroko hoditeriak egingo dituzte bertan, eta horiek ekoizteko "ezagutzaren transferentzia" ere egingo dute. Hasiera batean hodiak Euskal Herrian ekoiztuko badituzte ere, gero ekoizpena Iranen bertan egingo dute. Hiru urtez luzatuko da kontratua. Persiar golkoan dagoen Kish uhartean lantegiak eraikiko dituzte.

Hodi bereziak 

NIOC Irango Petrolio Enpresa Nazionalak erabiliko ditu hodiak, Pars Sur izeneko ustiategian hidrokarburoak erauzteko. Korrosioa jasateko gai diren hodi bereziak dira omen dira, Iranen egiten den petrolio ustiaketak baldintza horiek jasatekomoduko materialak behar dituelako. 

Kontratu hori lortzeko laguntza diplomatikorik egon ote den, edota kontratuak segurtasun juridikoa bermatuta ote dagoen galdetuta, Tubacexen kontsultatutako iturriek ez dute adierapenik egin nahi, eta Teheranen sinatu eta gutxira enpresako eledun batek egindako adierazpenera mugatuko direla esan dute.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide