Mohamed Xukrik 11 urte zituela Rifeko jaioterritik Tangerrera emigratu behar izan zuen bere familiarekin. Haurtzaroa bertako kaleetan, miseria gorriaren garaian lan xumeak eginez eta bizimodua nola edo hala ateraz bizi izan zuen, gose, indarkeria, prostituzio eta drogazaleen giroan. Hogei urterekin ikasi zuen irakurtzen eta idazten, kartzelan lehenik eta Laraxen handik atera zenean. Are ogi hutsa, tartean ezertxo ere ez zuena, nekez lor zitekeen garaiak ekartzen ditu gogora bere liburu aztoragarri bezain gordin honetan. Eleberri autografiko hau trilogia baten lehenbiziko liburua da. Debeku hori ez zen altxatu 2000. urtera arte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.