Akordioa lortuta, Remirezek ez du kartzelara joan beharko

Erredakzioa 2017ko ots. 27a, 13:35
Alfredo Remirez, argazki kamerarekin. / Erreharria

Urte eta erdiko kartzela zigorra eta 14 urte eta sei hilabeteko inhabilitazioa ezarri diote Alfredo Remirez txiolari amurrioarrari. 2015ean atxilotu zuten Armiarma III operazioan.

Twitterreko bere kontuan hainbat mezu zabaltzeagatik atxilotu zuten duela bi urte Alfredo Remirez ErreharriaSare sozialetan "terrorismoa goratu eta biktimak umiliatzea" leporatuta bi urte arteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta hamasei urteko inhabilitazioa eskatzen zuen beretzat fiskaltzak.

Epaiketa baino lehen lortu dute akordioa, ordea. Horren arabera, urte eta erdiko kartzela zigorra eta 14 urte eta sei hilabeteko inhabilitazioa ezarri diote. Kondena horrekin Remirezek ez du kartzelara joan beharko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide