Tindufeko errefuxiatuentzako elikagai bilketa antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2017ko urt. 20a, 08:45

Amurrion ostiralean eta larunbatean jasoko dituzte produktuak eskualdeko supermerkatuetan; Laudion, hilaren 27an eta 28an.

Tindufeko Saharako errefuxiatuentzako XIII. elkartasun karabanari ekarpena egin nahi diote Amurrio-Aiaraldeko Saharako Errepublika Demokratikoaren lagunek.

Horretarako deialdia zabaldu dute eskualdeko supermerkatuetan ohiko produktuak biltzeko: lekaleak, azukrea, pasta, hegaluze-latak, sardinak, arroza eta konpresak, hain zuzen. Esan bezala, egunotan izango da bilketa: Amurrion, 20an eta 21ean; eta Laudion, 27an eta 28an. Ekimenean parte hartuko dute Avillo alargunen elkarteak, Solastiar, Jakaranda eta Laguntza taldeek.

Nahi duena atxiki daiteke eta horretarako harremanetan jarri beharko da 619 030 834 eta 945- 39 38 87 telefono zenbakietan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago