2017/01/21 14:30

BERTSO SAIOA

[BERTSO BAZKARIA] Areta

[BERTSO BAZKARIA] Areta
tunel taberna, Aiaraldea Laudio

Larunbatean bertso bazkaria izango da Laudioko Areta auzoan. Orain dela 35 urte, Arabako lehenengo bertso-eskola Aretako Tunel tabernan sortu zela aprobetxatuz, Tunel tabernan bertan aurkeztuko da 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa.

Bertsolariak Manex Agirre, Rikardo Gonzalez De Durana, Xabi Igoa, Asier Iriondo, Izar Mendiguren, Asier Otamendi eta Felipe Zelaieta izango dira. Gai jartzaileak berriz, Nieves Del Alamo, Aintzane Irazusta, Oier Suarez, Marta Ugarte eta Uxue Diaz de Cerio.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago