Aretako geltokian gertatu da ezbeharra, 17:35ean, Bilboko noranzkoan. Trenak Arrigorriagako 19 urteko gaztea harrapatu du han, eta zauriak artatzeko anbulantzia bertaratu den arren, osasun-langileek ezin izan dute ezer egin neska suspertzeko, Jaurlaritzako Segurtasun sailetik adierazi dutenez.
Ertzaintza gertakaria nola jazo den ikertzen ari da.