Euskal Herriko zuzendariek nahi beste obra aurkeztu ditzakete, beti ere 2015. eta 2016. urteetan egindakoak badira eta 30 minutu baino gutxiagoko iraupena badute.
Obren inskripzioa egin ahal izateko, filma kargatu beharko da Movibeta, Festhome, Click for festivals edo Uptofest plataformetan, ezaugarrien fitxa eta kalitate altuko argazki batez lagunduta. Jaialdian aurkeztutako lan guztien proiekzio publikoa egingo da. Lehiaketaren inguruko informazio guztia kontsultatu daiteke www.festivalbegibistan.es webgunean.
Sariak
Txapelketak lau obra sarituko ditu, maila desberdinetan. Ofibistan atal ofizialeko irabazleak 1.200 euro irabaziko ditu. Euskaraz ekoitzitako obrarik onenak, berriz, 1.000 euro jasoko ditu. Gainera, bi atal berezi egongo dira: alde batetik, Goi Nerbioi eta Aiaraldeko zuzendarien lanak sarituko dituena; eta, bestetik, ikusentzuleen sariena. Atal bakoitzak 500 euro banatuko ditu.