Izan ere, epaileek bertan behera utzi dute momentuz Eusko Legebiltzarrean onartutako frackingaren kontrako legea, Espainiako Gobernuak helegitea jarri ondoren. Konstituzionalak zehaztu beharko du etorkizunean behin betiko baliogabetuko duen.
5.000 sinaduratik gora
Fracking Ez Aiaraldeak gogoratu du Herri Ekimen Legegileak alderdi gehienen babesa lortu zuela eta Euskal Autonomi Erkidegoko herritarren 103.000 sinadura baino gehiago eskuratu zuela. Eskualdean 5.000 pertsonek baino gehiagok sinatu zuten. Plataformak adierazi du herri borondatearen zilegitasuna aldarrikatuko duela erakundeen inposizioen aurrean.
Kontrako mozioa
Bestalde, Amurrioko eta Laudioko udal osoko bilkuretan Espainiako Gobernuko helegitearen kontrako mozioak onartu dituzte egunotan. EH Bilduk aurkeztu ditu eta PP ezik, talde guztiek babestu dute ekimena.