Egunari 11:00etan ekingo diote 3x3 areto-futbola txapelketarekin; eta 12:00etan umeentzako jolasak daude. 12:30ean, Euskal Herriko garagardo azoka hasiko da, eta ordu berean Uluka taldeak kontzertua eskainiko du. Horrez gain, goizean momotxorroek kaleak girotuko dituzte, eta txosnan pintxoak eskainiko dira. Herri bazkaria ere izango da San Anton Plazan, 14:30ean.
Arratsaldean gazte olinpiadak jokatuko dira, eta 19:30ean Fita Fikek kalejira egingo du. Kontzertuekin amaituko da egun: 22:30etik, Pixontxis, Etenik Ez, Bad Sound System eta Patx&Run taldeak igoko dira oholtza gainera.