2016/02/26 19:00 - 20:30
"Bertsolaritzaren sekretuak" emanaldi berezia Jokin Murua eta Itxaso Paiaren eskutik Laudion.
Historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Emakume hauen lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, (beraien bertsoak erre, gorde, ixildu,… baitira), batzuk errekuperatzea lortu da.
Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, “Xenpelar” zenaren iloba. Joxepa Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Joxepa Anttonirena bezala, askoren ezagutza galdu dugu bidean eta ixilduriko emakumeen historia ekarri nahi dugu argitara.
Ikuskizun honen bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi dizkizuegu.
Nori zuzenduta: Helduak.
Partaideak: Itxaso Paia, Oskar Estanga, Jokin Labaien eta Idoia Noble.
Lekua: Lanbide Heziketa Ikastetxeko antzokia.
Iraupena: 80 min
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.