Urtarrilaren 18an gertatutako eztanda eta suteari buruz, sindikatuak adierazi du: arriskuen balorazioa ez dela ondo egin eta ez direla prebentzio mekanismoak martxan jarri. “Honek eragin du zepa beroa botatzen den lekuan ura egotea eta honek eztanda egitea” erantsi du erakundeak.
Urtarrilaren istripuari dagokionez, LABek uste du arriskuen balorazioak kale egin zuela: “balorazio honek ez duelako jasotzen tutuak berotasun altuarekin heldu daitezkeela laka botatzen zaien lekura eta ez direlako mekanismoak jarri hau saihesteko”.
Gainera, sindikatuak salatu du horri prekarietatea gehitu behar zaiola: “instalazioak behar duten atentzioa murriztuta daukatelako eta honek istripuak eragiten dituelako”.
"Protokolo guztiek huts egin zuten larunbatean"
Larunbatean jazotako istripuan ere, LABek azaldu du emergentzia protokoloa behin eta berriz ez dela bete. “Enpresan zeuden langileak zein ohartzerakoan etorri zirenei esker, kaltea ez da handitu nahiz eta baldintza arriskutsuetan eta bitarteko barik lan egin”.
Murrizketak
Bukatzeko, sindikatuaren aburuz beste arrisku bat dago; enpresako zuzendaritzak erabili baititzake istripuak murrizketa gehiago ezartzeko.