2016/01/16 10:00

MENDI IRTEERA

AIARALDEA: Orientazioa Nerbioi ibaian [BERBABENTURA TXANGOA]

AIARALDEA: Orientazioa Nerbioi ibaian [BERBABENTURA TXANGOA]
Delika, Aiaraldea

Euskaraz praktikatu eta bizi nahi dutenentzako abentura-saioa. Orientazioa Delikako Nerbioi ibaiaren arroan. Irteera, 8.00etan izango da, Laudio institutuaren aurrean. 16 urtetik gorakoentzat eta baita txikientzat ere gurasoekin baldin badoaz. Doakoa izan arren, alde aurretik eman behar da izena 607 67 37 44 telefonora deituz edo aiaraldea@aek.eus-ra mezu elektronikoa bidaliz, txangoa behar bezala antolatzeko. Informazio gehiago jasotzeko, galdetu Delikako Udaleko Euskara Arloan edo AEKren euskaltegietan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago