Zornotzako ikastolak 50 urte

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-22 16:38

Andramari Zornotzako Ikastolak, Bai Euskarari ziurtagiridunak, 50 urte bete ditu. 1960 hamarkadaren erdialdean sortu zen Andramari eta 1972az geroztik gurasoen kooperatiba bezala jarduten dute. Hasieratik, gertutasunaren babesa eta ikasle bakoitzarenganako konfiantza izan dute oinarri, bihar-etziko zornotzarrak euskaldun osoak, bikain prestatuak, kritikoak eta euren buruarekin zein inguruarekin arduratsuak izan daitezen.

Euskarazko hezkuntza, harremana eta garapena eskaintzen dute ikastolan eta horrela erakusten dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren `Zerbitzua eta lana euskaraz´ mailaren bidez.

50 urte ez dira egunero betetzen eta, hori dela eta, ekintzaz beteriko egitaraua ...

Gasteizko Udalak merkataritza eta ostalaritzarako ematen diren laguntzetan irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna eta euskararen erabilera hartuko dira kontuan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-20 12:55

Tokiko Gobernu Batzarrak 2017an merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiak ezarri eta berritzeko laguntza ekonomikoak emateko deialdiak onetsi ditu. Aretoak egokitu, berritu eta handitzeko, establezimendua hobetzeko edo establezimenduaren jarduera edo eraberritze proiektuak kontratatzeko egindako inbertsioak lagunduko dira diruz.

Berritasun gisa, diru-laguntza jaso dezakeen beste jarduera bat erantsi da: aretoaren  kalifikazio energetikoa lortzeak sortutako gastuak. Gainera, eskabideak balioesteko hiru irizpide berri hartuko dira kontuan: B mailako edo goragoko energia-ziurtagiria, irisgarritasun hobekuntza integralak egitea, eta Bai Euskarari ziurtagiria egiaztatzea.

“Ekiteko bokazioa duen ...

Gasteizko Udalak merkataritza eta ostalaritzarako ematen diren laguntzetan euskararen erabilera hartuko da kontuan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-20 12:55

Tokiko Gobernu Batzarrak 2017an merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiak ezarri eta berritzeko laguntza ekonomikoak emateko deialdiak onetsi ditu. 

Berritasun gisa, diru-laguntza jaso dezakeen beste jarduera bat erantsi da: aretoaren  kalifikazio energetikoa lortzeak sortutako gastuak. Gainera, eskabideak balioesteko hiru irizpide berri hartuko dira kontuan: B mailako edo goragoko energia-ziurtagiria, irisgarritasun hobekuntza integralak egitea, eta Bai Euskarari ziurtagiria egiaztatzea.

“Ekiteko bokazioa duen tokiko ostalaritza eta merkataritzari laguntzen diegu, etengabe hobetzeko eta dauden ingurua dinamizatzeko gogoa duten sektorea. Gainera, aurten aurrera ...

Gasteizko Udalak merkataritza eta ostalaritzarako ematen diren laguntzetan euskararen erabilera hartuko du kontuan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-20 12:55

Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2017an merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiak ezarri eta berritzeko laguntza ekonomikoak emateko deialdiak onetsi ditu. 

Berritasun gisa, eskabideak balioesteko hiru irizpide berri hartuko dira kontuan: B mailako edo goragoko energia-ziurtagiria, irisgarritasun hobekuntza integralak egitea, eta Bai Euskarari ziurtagiria egiaztatzea.

“Ekiteko bokazioa duen tokiko ostalaritza eta merkataritzari laguntzen diegu, etengabe hobetzeko eta dauden ingurua dinamizatzeko gogoa duen sektorea. Gainera, aurten aurrera egingo dugu Gasteiz bezalako hiri batentzat funtsezkoak diren alderditan: merkataritza-jardueraren iraunkortasuna, establezimenduak dibertsitate ...

Aurpegi ezagunek Hitza-ren harpidetza kanpaina babestu dute

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-17 12:09

Gaurkoan Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak zabaldutako harpidetza kanpainarekin gatoz. Hedabideak, Bai Euskarari Ziurtagiridunak, aurpegi ezagunen bidez, harpidedun egiteak daukan garrantzia azaleratu nahi izan du.

 

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea osotasunean hartzen duen HITZA proiektua harpidedunei esker bizi da. Internet bidez irakurtzeko aukera badago ere, harpidedunak dira hori posible egiten dutenak. Eta harpidedun izateak edo egiteak daukan garrantzia azaltzeko, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hainbat aurpegi ezagunek babesa eman diote Hitza-ri.

Hitza sostengatzen eta laguntzen duten udal batzuekin batera, Eusko Jaurlaritza ...

Thinking Poems Editions, ongi etorri Bai Euskarari Ziurtagiridunen komunitatera!

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-16 09:57

UTZI ZURE IRUDIMENARI HEGAN EGITEN!

 

Horrela dio Thinking of Poems Editions-ek, Bai Euskarari Ziurtagiridunen komunitatera iritsi berri den argitaletxea. Amurrioko lagunek `Euskararen Bidean´ maila eskuratu dute euren lanetan euskara txertatzeagatik.

Proiektuak haurren irudimena bultzatu nahi du eta hura galdu duten helduei loratzen lagundu. Liburu irudidunen bidez irudimena eta emozioekin hausnarketa eta irribarreak piztu nahi dituzte.

Seme-alabekin eta zure buruarekin duzun harremana hobetu nahi baduzu, ikus Thinking of Poems-ek eskaintzen dizkigun liburu sorta.

 

Abian da EuskoKarabana

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-15 09:39

Bai Euskarari Ziurtagiriduna den Euskal Monetari buruzko informazioa eskainiko duen EuskoKarabana abiatu da martxoaren 9an Aldudetik. Bere ibilbidea martxoaren 19an Baionan iraganen den Eusko Egunean bukatuko da.

Martxoaren 9tik 19ra EuskoKarabanak Ipar Euskal Herria zeharkatuko du. Euskal Moneta elkarteak egitasmoari buruzko informazioa eskaintzeko hainbat herritan geldialdiak eginen ditu. Martxoaren 9an Kanalduderekin batera antolatutako gaualdi batek hasiera eman dio ibilbideari. Gaur, Kanboko merkatuan egon da.

Euskal Monetak numerikora salto egin du. Urtarrilean Euskokarta ordainketa txartelaren aurkezpena egin zuen elkarteak. Aitzina pausu ...

Aktiboak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-14 12:13   Iritzia

Aktiboak

Euskara gertutasunaren, konpromisoaren, inplikazioaren, konfiantzaren eta bizikidetzaren adierazgarri da.

Martxuka Elkarteak bere 11. merkatua egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-09 15:08

Poliki poliki, Bai Euskarari Ziurtagiriduna den Martxukaren merkatua Euskal Herriko artisau sormenaren topagune garrantzitu bilakatu da. 

Datorren Martxuka Merkatua martxoaren 12an izango da, goizeko 10:00etan hasita, Urruña Herriko Etxe eta Elizaren parean dauden bi plazetan. Bertan, esku-lan ainitz izango dira salgai: bitxiak, jantziak, opariak, zeramika, eskultura eta Euskal Herrian eskuz egindako beste hainbat sormen. 

Inaki Villanueva Irunako artista ere egongo da egun guztian zehar eskultura eder bat egiteko. Horrekin batera, aurrekoetan bezala, animazio ugari izango dituzue:
 
Bi tailer esku-lanak ...

Aktiboak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-08 15:27

Rober Gutierrez.

 

Otsailean Kike Amonarriz izan genuen Gasteizen, Udalak antolatutako #GasteizenBai merkatari eta ostalarientzako kanpainaren barruan.  Gasteiz euskararen biziberritzearen ikur ere izan daitekeela iradoki zigun... ez baita egongo, ziurrenik, Europa osoan hizkuntza bat halako tamainan biziberritu duen beste hiririk. Balizko konplexuak uxatzeko moduko adierazpena, zalantzarik gabe. Hala ere, enpresa munduan edo komertzioaren eta ostalaritzaren esparruetan egoerak bestelakoa izaten segitzen du, Gasteizen ezezik, gainerako hiri eta herrietan ere.

Merkatariei eta ostalariei zuzendutako hitzaldia izan zen... Euskarak merkataritzari eta ostalaritzari ematen ...

Zein da euskararen egoera Interneten?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-07 10:05

Bigarren urtez jarraian Euskarak Interneten duten presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Baita Internetek Euskal Herrian duen presentzia ere, modu kuantitatibo zein kualitatiboan, horretarako hiru alor neurtuz: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta Euskararen egoera Interneten. 

PuntuEUS Behatokia PuntuEus Fundazioaren ekimena da eta emaitzak http://behatokia.domeinuak.eus  webgunean daude ikusgai lau hizkuntzatan. 

Bai Euskarari Ziurtagiriduna da PuntuEus fundazioa eta, zalantzarik gabe, ekarpen handia egiten dio euskaraz lan egin eta bizi nahi duen horri. Izan ere, bere helburua da euskarak ...

Euskara eta Internet. Zeintzuk dira datuak?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-07 00:00

 

Bigarren urtez jarraian Euskarak Interneten duten presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Baita, Internetek Euskal Herrian duen presentzia ere, modu kuantitatibo zein kualitatiboan, horretarako hiru alor neurtuz: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta Euskararen egoera Interneten. 

PuntuEUS Behatokia PuntuEus Fundazioaren ekimena da eta emaitzak http://behatokia.domeinuak.eus  webgunean daude ikusgai lau hizkuntzatan. 

Bai Euskarari Ziurtagiriduna da PuntuEus fundazioa eta, zalantzarik gabe, ekarpen handia egiten dio euskaraz lan egin eta bizi nahi duen horri. Izan ere, bere helburua ...

Erabilitako olioa baliabide eta ekarpen bilakatzen du Ekoliok

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-06 18:03

Ekoliok, gipuzkoarren olioaren birziklapenerako sorturiko proiektuak, sukaldetan erabilitako olio zikina jaso, garbitu eta biodiesela egiteko erabili dadin saltzen du. Bai Euskarari Ziurtagiridunek, etekinen logikatik at eta ekonomia zirkularraren filosofiari jarraituz, fakturazioaren zati bat gizarteari itzultzen diote.

Naiz-ek Zarautzeko enpresak garatzen duen lanari buruzko erreportaia landu du, non Ekolioren misio, prozesu eta gizarteari egiten dioten ekarpena oso argi ulertarazten diren.

Hona hemen erreportaiaren aurrerapen bat:

 

Maitane Aldanondo / Naiz

Hondakinak baliabide bilakatzen ditu Zarautzen kokatutako Ekolio enpresak. Ostalaritzako negozioak batzen dituen ...

Burutu, ongi etorri Bai Euskarari Ziurtagiridunen komunitatera!

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-01 14:13

Burutu komunikazio eta publizitate agentziak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Zorionak eta ongi etorri Bai Euskarari komunitatera!

"Bidean maila" lortu du Bilbon kokaturik dagoen ziurtagiridun berriak euren zerbitzuetan elebitasuna lehenetsi eta lana euskaraz garatzeagatik.

Burutun sormena lantzen dute ideia original eta bereizgarriak topatu, eraginkortasuna lortu zein emaitzak bermatzeko. Markaren estrategia osotasunean lantzen dute komunikazioa modu koordinatu batean bideratzeko eta zehazturiko helburuak betetzeko.

Komunikazio eta marketinean euskarari garrantzi berezia ematen diote; agentziaren erronketako bat da euskarazko publizitatea sustatzea, sortzen eta zabaltzen dituzten euskarriak elebitan ...

Alor sozioekonomikoa euskalduntzea helburu

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-02-28 12:22

Aurreko ostiralean, otsailaren 24ean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren urteko batzarrean parte hartu zuen, Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan, 2016ko balantzea egin eta aurrera begirako bisioa partekatu genuen bazkideok. 

Bai Euskarari Elkarteak 2017-2019 epealdian, orain arte finkatutako norabide berean segitzea proposatu du, alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteari begira. Horri begirako ildoak berretsi dira: Bai Euskarari Ziurtagiriaren komunitatea indartu, ziurtagiria bera tresna modura sendotu, eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko eragile izan, eta egiteko moduari, lidergoari eta komunikazioari dagokienez, elkartea eraldatu.

Harro egoteko ...

Lanbide Heziketan, euskarak baditu iparrak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-02-27 09:51

Gaurkoan asteburuan berria egunkarian argitaraturiko albistea partekatu nahi dugu, euskararen sustapen eta hedapenaren alde elkarlanean egindako ekimenak azaltzen dituen erreportaia. Proiektu horien artean kokatzen da Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, Lanabes edo-eta Lazarraga Sariak egitasmoekin, beste batzuekin batera, hizkuntzaren presentzia arlo sozioekonomikoan indartzeko pausoak ematen.

 

2017-02-25 / Jon Rejado

Lanbide Heziketa euskaraz egiten duten ikasleen kopurua bikoiztu egin da hamar urtean. Hala eta guztiz ere, euskarak presentzia urria du oraindik: hamar ikasletik hiru baino ez dira B eta D ereduetan ...

EGA Master, `30 hizkuntzetan lan egiten duen enpresa euskalduna´

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-02-24 10:42

`30 hizkuntzetan lan egiten duen enpresa euskalduna´ da EGA Master, horrela azaldu zuen Iñaki Garmendia Urkizuk, enpresako zuzendariak, atzo Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikuluan. 

Orain dela, bi urte, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartetik berarekin hitz egiteko aukera izan genuen eta, orduan, argi utzi zuen EGA Masteren estrategiaren ildo lehiakorretako bat hizkuntzen aniztasuna zela, euskarak paper oso garrantzitsua hartzen zuelarik.

Bi urte igaro dira Bai Euskarari Ziurtagiridunarekin izandako elkarrizketa horretatik eta Garmendiak harrotasunez defendatzen jarraitzen du hizkuntzek eskaintzen duten balioa enpresa ...

Zorionak Ibai-ondo janari denda!

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-02-22 15:58

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera martxan jarritako Bai Euskarari ziurtagiridunen zozketako zenbaki saridunak aurkezteko epea agortuta, saridun bat agertu da:  Imanol Txoperena lesakarrak Lesakako Ibai-Ondo janari dendak eskainitako saskia jaso du; boletoa Lesakako Arrano elkarteak banatu zuen.

Zorionak eta on egin!

Opera guztion esku

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-02-21 09:23

Gaurko #BaiEuskarariGomendioa-n kulturarekin gatoz, opera guztion esku jartzen duen elkartearekin, Operaren Lagunen Bilboko Elkartearekin, alegia. 

OLBE funtsezko eragilea da kultura mailan eta, nazioarteko oihartzuna du bereizgarri; hala ere, bikaintasunari eutsita, euskarari balio berezia ematen dio eta Bai Euskarari Ziurtagiria du, `Bidean´ maila, hain zuzen ere.

Opera Elkarteak antzokiko programazio zabala eta aisialdirako jarduera zein esperientzia didaktikoak ere eskaintzen ditu; publiko guztiak operaren lagun bilakatzea lortzen du, eskaintza egokituari esker. 

Agenda bete-beterik dauka otsailetik maiatzera, Don Giovanni, Bost Axola ...

Blogetan. Blog Izarraren bila!

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-02-14 13:49

Blogari euskaldunen jarduera sustatzeko eta blogarik onenak aukeratzeko asmoz Blogetan! Blog izarren bila 2.edizioa abian jarri dute Azkue Fundazioak eta Argiak.

Blogetan! lehiaketaren helburua blogari euskaldunak piztea da eta haien lanari oihartzuna ematea. Horretarako, egiten duten lana sarituko da blogaririk onenak aukeratuz.

Guztira 129 blog daude lehiaketan, lau kategoriatan sailkatuta: 58 kultura arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27 aisialdi kategoriara lotuta; 21 gizarte eta politika kategorian; eta, zientzia eta teknologia kategorian parte hartzen daudenak 23 dira.

Bai Euskarari ...