"Harrotasunez esaten diogu Bai Euskarari ikastolan" - Anartz Muxika

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-02-03 11:52

ANARTZ MUXIKA - ORERETA IKASTOLAKO ZUZENDARIA

Orain dela hilabete inguru Orereta Ikastolak eta Oiartzo Batxilergoak Bai Euskarari Ziurtagiriaren maila gorena lortu zutenaren albistea zabaldu genuen. Bertako ordezkariek oso pozik eta arro jaso zuten berria eta nabarmendu zuten euren berrikuntza pedagokikorako konpromisoa, zeinetan euskara elementu giltzarrietako bat den. Gehiago jakiteko, Ikastolako zuzendariarekin, Anartz Muxikarekin hitz egin dugu eta zuekin partekatu nahi izan dugu, #PraktikaEgokia ren adibide gisa.

 

Zein zerbitzu eskaintzen dituzte Orereta eta Oiartzo Batxilergo Ikastolek? Nola daude osatuta?

0-18 urte bitarteko hezkuntza eskaintza. Giza ekimenetik sortutako ...

Lanbide Heziketarako material euskaratuak, Laneki elkartearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-02-02 00:00

Laneki elkartearen egitasmoaren bitartez eta irakasleen lankidetzarekin  2017an Lanbide Heziketarako euskaratuko diren materialak aurkeztu ditu jakinbai.eus ek. Irakasleek zein ekimen honetan parte hartzen duten guztiek ahalegin handia egiten dute, egunero, ibilbide profesionala euskaldundu eta ikasleek euskarazko lan aukerak topa ditzaten.

Jakinbai.eus ataria Lanbide Heziketareko euskarazko materialen beharrak identifikatu, sortu, bildu eta partekatzeko ataria da. Bertan eduki oso erabilgarriak topatuko dituzu eta, nahi izatekotan, zure baliabideak igo eta komunitatearekin partekatzeko aukera izango duzu. Aukera baliatu, lan eta bizi euskaraz ...

Korrika Urtemugaren jaia ospatuko da otsailaren 11n, Irungo Ficoban

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-30 11:24

Martxoaren 30etik apirilaren 9ra 20. korrika ospatuko da, Otxandiotik Iruñera.

20. urtemuga ospatzeko bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea. Jaia Ficoba erakustazokan egingo da (Irun, Gipuzkoa) eguerdiko 13:00etan hasita, eta 19:30 aldera amaituko dugu, KORRIKAren errepaso historikoa eginda. Sarrera 20 €-koa izango da, izena eman nahi dutenek korrika.eus webgunearen bidez egin beharko dute.

Aurreko edizioetako irudiekin osatutako bideoa ere prestatu dute antolatzaileek Ficobako deialdia indartzeko. Animatu eta parte hartu!

 

Nortasuna sarean, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-27 00:00
Atzo, urtarrilak 26, Nortasuna Sarean jardunaldian izan ginen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan, sareko saltoki adibide ezberdinak izan genituen eta aholku zein trikimailu bereziak entzun genituen. Ondorengoak izan ziren bigarren edizioko parte hartzaileak: Iraitz Madariaga (Sare Sozialak), Jon Torrillas (Biantik Kooperatiba), Arrate Imaz (Loratu) eta Leire Egiarte (Eguzkilore Bitxidenda). 
 
Ekarpen eta bizipen interesgarriak partekatu genituen atzo eta ziur bat baino gehiago bere saltokia sarera eramatera animatu zela. Horrela bada, kontutan izan atzo azalduriko jarraibideak eta zabaldu zure nortasuna ...

Kutxa Ekoguneko haur eta helduentzako tailerrak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-24 11:55

Orain dela gutxi Kutxa Ekoguneak Bai Euskarari Ziurtagiriaren maila gorengoa lortu zuela ospatu genuen. 

Gaurkoan, Kutxa Fundazioko taldeak antolaturiko helduentzako eta haurrentzako hurrengo tailer eta ikastaroen informazioa partekatu nahi dugu, interesgarria izango zaizuelakoan. Animatu eta parte hartu!

 

KUTXA EKOGUNEKO HELDUENTZAKO TAILERRAK:

EKONOMIA KOLABORATIBOAREN PLATAFORMAK  Otsailak 3  

 

EKOPOLIS TOPAKETA: PASARAELA GORATUAK  Otsailak 22 

 

EGUN EURITSUETAN FAMILIAKIN EGITEKO 10 JARDUERA Otsailak 25 

 

BARATZEZAINTZA EKOLOGIKOAREN OINARRIAK  Martxoak 1 

 

BARATZA NIRE BALKOIAN Martxoak 10  

 

EKOPOLIS TOPAKETA ...

Lan munduko baldintza eta alternatiben jarrerak ezagutzeko inkesta

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-17 00:00

OLATUKOOPek Lan munduko baldintza eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta jarri du martxan, Aztiker-en laguntzarekin.

Euskal Herriko egungo lan baldintzen ezaugarriak eta horien gaineko iritziak ezagutzeaz gain, etorkizunera begira eremu honetan egon daitezkeen alternatiben inguruko jarrerak aztertzea da helburua.

Horretarako, ikerketa bost atal nagusitan antolatu dugu: aldagai soziodemografikoak; enplegua eta bizitza duina; parte-hartzea eta informazioa; eta enpresa eredua: ESE (Ekonomia Sozial Eraldatzailea) eta zehazki “OlatuKoop bidea”.

On line inkesta betetzeko epea 2017ko urtarrilaren 16 eta otsailaren 3 artekoa izango da ...

"Elkarrekin irabazteko"

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-12 09:21

Rober Gutierrez.

 

2017 urteari ongi etorria eman diogu. Iraganean egindako bidea zein izan den aztertu eta baikortasunez begiratzen diogu datorrenari, erronka eta asmo berriak zerrendatzearekin batera. 2017a indarrez hasi dugu, gogotsu, arlo sozioekonomikoan euskara sustatzen jarraitzeko ideia, proposamen eta egitasmo gehiagorekin. Urte berri honetan, eta datozenetan ere, euskaraz lan egin eta bizi nahi dugulako.

Atzera begiratze horretan Garikoitz Goikoetxearen Euskara Irabazteko Bidean liburuak lagundu ahal digu. Balantze moduko bat egiten du, argazki panoramiko bat, 100 bat lagunen iritziak eta ...

Zeintzuk dira Bai Euskarari zozketaren saridunak?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-11 18:42

Bortzirietako Euskara Mankomunitarearekin batera martxan jarritako zozketaren zenbaki saridunak baditugu. Zorionak!

1- Herriko Ostatuak (Etxalar) BI LAGUNENTZAKO OTORDUA: 208 zenbakia, Blanka ile-apaindegiak (Arantza) banatua.

2- Ibai-Ondo janari denda (Lesaka) SASKI BAT NAFARROKO PRODUKTUEKIN: 4888 zenbakia, Arrano elkarteak (Lesaka) banatuta.

OHARRA: Saridunek mankomunitatera deitu behar dute (948 634 125) 2017ko otsailaren 16a baino lehen. Ordurako ez badira zenbaki saridunak agertzen, sariak eman gabe geldituko dira.

 

Bai Euskarari Ziurtagiriaren gorengo maila eskuratu du Ekoguneak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-11 18:00

"Urte berria hasteko oparirik ederrena izan" dela aitortu du Kutxa Fundazioko Ekoguneko taldeak. 2016 urtearen amaieran Bai Euskarari Ziurtagirietatik maila gorena eskuratu du erakundeak, "Zerbitzua eta lana" maila, alegia.

2014 urtean "Zerbitzua euskaraz" maila eskuratu zuen Ekoguneak eta, ordutik, lana euskaraz egiteko neurri zehatzak martxan jarri ditu. Zalantzarik gabe, bere fruituak eman ditu.... Zorionak!

Kutxa Fundazioko taldeak hizkuntza-ekologia oinarri duen Hizkuntza Politika jarraitzen du, kanpo eta barne funtzionamenduan hizkuntza aniztasuna balioan jartzearekin batera. 

Euskara arnasten da ekologiaren parkean.

 

Guztioi animatzen ...

“Ni banax Arabakoa”

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-09 09:12

Arabako Foru Aldundiak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin batera alor sozioekonomi- koaren euskalduntzean eragiteko lan egiten du, Lanabes - Araban Euskara Lanean bezalako egitasmoen bidez. Azaroaren 24an Lazarraga Sariak banatu ondoren, Foru Aldundiko Igone Martinez de Lunarekin (Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatua) izan gara ekitaldiaren balorazioa eta aurrera begirako erronkak ezagutzeko. 

 

2016ko Lazarraga sariak igarota, zein da Arabako Foru Aldunditik egiten duzuen balorazioa?

Arabako Foru Aldunditik balorazio ona egiten dugu, sari hauek hasiera batetik lurraldean daukagun errealitatea irudikatzen laguntzen ...

Negozioek ba al dakite sarea saltoki gisa erabiltzen?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-09 00:00

Galdera honi erantzuna emateko,Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntuk.

Datorren urtarrilaren 26an, arratsaldeko18:30ean, negozioek sarean saltzeko ezagutu beharreko gakoak landuko dituen jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, sareen eta online denden inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.

Enpresa txiki nahiz ertainen arduradunei, zein bere erakundearen nortasuna sareratzearen ardura dutenei zuzendurik, interneten saltzera salto egiteko beharrezko diren oinarrizko ezagutza eta aholkuak eskainiko dira. Helburu garbia du antolakuntzak ...

Euskarak bi zerbitzu berri sarean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-04 11:01

PuntuEUS Fundazioaren xedea euskara ingurune digitalean, baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea da. Horrela, sortzetik euskara ingurune digitalean sustatzeko proiektu bat baino gehiago gizarteratu ditugu.

Oso ezagunak dira esaterako azken urtean abiatu ditugun hiru proiektu: PuntuEUS Behatokia, euskarak Interneten bizi duen errealitatearen neurketa gizarteratzen duen webgunea. Laster argitaratuko dira bertan 2016. urteari dagokion argazkia eta hitz egingo dugu honetaz ere saio honetan.

Beste proiektu bat Sarean.eus ataria izan da, Internet eta Teknologiaren agerkari digitala, hau ere euskara hutsez. Eta saretik ...

“Euskarak balioa eransten die gure harreman eta negozioei”

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-04 09:36

 


Iraia Aspuru - Adigrafik

 

Adigrafik izan zen Lazarraga Sariak ekitaldian izendaturiko lehenengo hautagai irabazlea. Aiara aldetik etorri ziren Iraia Aspuru, Ion Aspuru eta Laura Saratxaga, diseinu grafiko eta web sektorean murgilduta dauden Adigrafik-eko ordezkariak. Harriduraz eta poz handiz jaso zuten euskara sustatzeagatik lorturiko saria. Taldeak euskara hobesten du barnera zein kanpora begirako harremanetan eta euren bezeroak euskaraz aritzera animatzen ditu, balio erantsi gisa. Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez, Adigrafik-ek bere zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituela bermatzen da. Saria jaso ondoren, Iraia ...

“Euskaraz egiteko ohitura berreskuratu behar dugu, baita Araban ere”

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-01-03 10:48

 

Irune Martinez de Antoñana -  Etxeko Baratza

 

Lazarraga Sariek mendialderantz jo zuten familia-enpresa berezi bat aitortzeko, Etxeko Baratza, hain zuzen ere. Nekazaritza ekologikoan dihardu Kanpezuko Orbison bizi den laukoteak eta euskarari atxikimendu handia erakutsi izan dio beti. Berriki Bai Euskarari Ziur- tagiria eskuratu du Etxeko Bara- tzak, “Zerbitzua Euskaraz” maila, bezeroei euskarazko zerbitzua eskaintzen diela nabarmentzeko eta euskaraz lan egiteko hartu diren neurrien adierazle gisa. Irune Martinez de Antoñanak jaso zuen saria, 24 urtekoa eta formazioz irakaslea. Nekazaritza eta euskara maite ...

Urte berriari, bai euskarari

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-12-29 09:04

2016 urteari agur esateko unea iritsi zaigu. Abenduan murgildu gara konturatu gabe eta ez da ezer falta urte berriari ongi etorria emateko. Iraganean egindako ibilbidea zein den ikusi eta baikortasunez begiratzen diogu datorrenari. 2017 indarrez hasiko dugu, euskara arlo sozioekonomikoan sustatzen jarraitzeko ideia, proposamen eta egitasmo gehiagorekin. Urte berri honetan eta datozenetan ere euskaraz lan egin eta bizi nahi dugulako.

 

Zalantzarik eta konplexu izpirik gabe, harro egoteko moduko ibilbidea da Bai Euskararirena, eta pozik egoteko modukoa da Bai Euskarari ...

Hizkuntza eskubideak bermatzeko tresna abian jarri da, Donostiako Protokoloa aurkeztuta

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-12-19 10:01

Ekitaldi xume eta hunkigarri batez aurkeztu zen larunbatean Donostian Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, hau da, Donostiako Protokoloa. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok azpimarratu zuen protokolo hau ahalduntze historiko baten ariketa praktikoa dela, Europako hizkuntza gutxituen eskubideak bermatzeko beharraren aurrean gizarte eragileek erakutsi dutelako tresna eraginkorra egiteko gai direla. Protokoloa Kontseiluak eta Donostia Fundazioak sustatutako proiektua izan da.

Bilbaok nabarmendu zuen hilabete hauetan guztietan izugarria izan dela Europako txoko guztietan topatu duen elkartasun linguistikoaren grina. “Parte hartzea izan da protokolo honen ...

Belaxe itzulpen zerbitzuak 25 urte bete ditu. Zorionak Bai Euskarari Ziurtagiridunari!

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-12-16 10:25

Belaxe itzulpen zerbitzuak, Bai Euskarari Ziurtagiridunak, 25 urte bete ditu; 25 urte kalitatea, profesionaltasuna eta gertutasuna eskaintzen. Zorionak eta urte askotarako!

Belaxek arreta berezia eskaintzen dio euskararen normalizazioari eta "Zerbitzua eta lana euskaraz" ziurtagiria du, Bai Euskarari baieztagarrietatik mailarik altuena.

Gaurkoan, 25 urtemuga dela eta, taldearen mezua ekarri nahi izan dugu gurera:

 

Bezero eta bidelagun guztioi, eskerrik asko!!!

 

Belaxe itzulpen-zerbitzuak 25 urte bete ditu 2016an! Erraz esaten da, baina euri eta elur dezente egin du 1991tik hona.

Mende ...

Bai Euskarari Ziurtagiri gorena Orereta Ikastola eta Oiartzo Batxilergoarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-12-16 09:54

Bai Euskarari ziurtagiria lortu dute zerbitzu zein lan arloan Orereta Ikastolak eta Orereta eta Haurtzaro ikastolek osatzen duten Oiartzo Batxilergo Ikastola Fundazioak. Bai Euskarari Ziurtagiriaren maila gorena da hori. Arlo guztietan 0 euskaraz funtzionatzen dutela ziurtatzen du horrek, eta pozik hartu dute berria, Orereta Ikastolako zuzendari Anartz Muxikak esan duenez.

Bikain ziurtagiria bazutela aurretik esan du Muxikak, “bermea bagenuen beraz, baina Bai Euskarari Ziurtagiria ezagunagoa da eta gehiago neurtzen du euskararen trataera zerbitzua ematerakoan eta barne mailan. Ziurtagiria emateak, gainera ...

Europako hizkuntza-aniztasunaren foroa

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-12-14 16:42

Bihar eta etzi, abenduak 14-15, Hizkuntza Aniztasunaren Europako Foroa antolatuko da Donostiako Kurtsaalean. Ekitaldia UNESCO Etxeak, Donostia-San Sebastian 2016 Fundazioarekin elkarlanean antolatu du eta Europako gizarte zibileko eragileak, erakundeak eta adituak bilduko ditu; Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea ere bertan izango da.

Foro honen helburua da eskala handiko aukera bat sortzea, estrategia zehatzei buruzko akordioak ezartzeko eta horien bitartez arriskuan dauden hizkuntzak biziberritu eta normalizatu ahal izateko. Sektore publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatu nahi da, baita Europako partaidetza-maila ezberdinen artekoa ere: erakunde sozialak, ikerketa- ...

365 Bai Euskarari

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-12-12 10:02

Abenduaren 3an, euskararen egunean, Gara egunkariak gehigarri berezia prestatu zuen; Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolaturiko Enpresarean eta Lazarraga Sariak nabarmendu ziren "Euskarak 365 egun" dituela erakusteko zabalduriko argitalpenean.

Hona hemen bi erreportaiak:

 

ENPRESAZ, EUSKARAZ ETA EKINTZAILETZAZ

Azaroaren 3an izan zen Hernanin euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen arteko topaketa. Bi urtean behin antolatzen du Enpresarean ekimena Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak; aurtengoa Enpresa Azoka honen hirugarren edizioa izan da, eta Orona enpresaren Ideo berrikuntza gunean egin zuten bilkura. Gipuzkoako ...