Iritzia

Eztabaida

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2023ko uzt. 11a, 17:47
Argazkia: TXEMA TOCINO

Ahaztuen egoera ez zaie inporta. Haientzat gardenak dira. Ez dituzte botorik ematen. Ez daukate mezurik haientzat.

Biak agertu dira telebistan. Serio. Mahai handi batean. Bakoitza alde batean. Aurkezleek galderak egiten dituzte eta haiek nahi dutena erantzuten dute. Batzuetan ez da tutik ere ulertzen, baina ez zaie inporta. Inportanteena guda irabaztea da. Azken finean, eztabaida horretatik estatuko hurrengo presidentea aterako da.

Eta presidente horri ez zaizkio inporta Melillako hesian galdu ziren bizitzak orain dela urtebete. Edo kale gorrian bizi den jendea. Edo pateran etortzen diren migranteak. Ahaztuen egoera ez zaie inporta. Haientzat ikusezinak dira. Ez dute botorik ematen. Ez daukate mezurik haientzat.

Demokrazia ez da guztientzat demokratikoa. Gizarte mailak daude diruaren arabera. Kasta ekonomikoak. Eta behe behean daudenen iritzia ez dute entzun nahi bi hauek. Kontuan hartuko balituzte, elite ekonomikoekin sartu behar, eta hori ezin dute egin. Hori zarata gehiegi izan daiteke haientzat…

Txema Tocino.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide