Gaur piztu dituzte Eguberrietako argiak

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko abe. 2a, 09:41

Floridako jaiotzaren sarreran jarritako izar handia eta uztaien diseinu berria dira aurtengo berrikuntza nagusiak.

 

Gaur, abenduak 2 arratsaldeko 18:00etan, piztu ditu Gasteizko Udalak Eguberrietako argiak. Hiriko 46 kaletan, guztira, 264 arku eta 139 irudi jarri dituzte. Horrez gain, argiztapen berezia ezarri dute hiru eraikinetan eta 60 zuhaitzetan.

Florida parkeko jaiotzan kokatutako izar handia aurtengo jaietako nagusia izango da. Horretaz aparte, argiztapen apaingarrietako batzuen diseinua aldatu du Udalak, beste urte batzuekin alderatuta. Eguberriko argiztapen bereziak hiria urtarrileko 7ra arte apainduko du.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide