Egitarau osoa

Korterraza Gasteizera iritsiko da asteburu honetan

Erredakzioa 2023ko uzt. 19a, 09:00

Korterraza Gasteiz jaialdia, 2022ko edizioan. Argazkia: Kultura Kalean

Uztailaren 20tik 22ra izango da Korterraza jaialdia. Lehen mailako 35 film laburrekin batera, The Soulbreaker Company, Rufus T. Firefly, Kamikaze Helmets, MFC Chicken, Memphis eta Sex Museum taldeak arituko dira ostegunetik larunbatera.

Film laburrak Arabako uda kulturalaren protagonistak izango dira berriz ere, eta aire zabaleko zinema erraldoi bihurtuko da gure lurraldea. Ekainetik irailera bitartean ospatzen ari den Korterraza Araba zikloaren IX. edizioaren lekukoa hartuta, asteburu honetan, uztailaren 20tik 22ra, ostegunetik larunbatera, hiriburuko hitzordu nagusia izango da, Artiumen: Korterraza jaialdiaren XIV. edizioa.

Hiru egunetan, 22:00etatik aurrera film laburrak ikusi ahal izango dira, baina lehenago, 18:30etik aurrera, kontzertuak izango dira museoaren kanpoko plazan. Hori guztia doan eta sarrera librearekin:

  • Uztailaren 20an, ostegunean:
    • 18:30 The Soulbreaker Company
    • 20:00 Rufus T. Firefly
    • 22:00 Proiekzioak:
      • Malkoak, Sonia Estevez (Sail Ofiziala)
      • Psicópatas de clase media, Alvaro Herrero eta Hector Amado (Komedia)
      • Influencer, Nerea Torrijos (Erakustaldia)
      • Love is in the air, Xabi Vitoria (lehiaketatik kanpo)
      • Artesanía, David Perez Sañudo (Sail Ofiziala)
      • Fiona, Rafa Cortes (Komedia)
      • Lanbroa, Aitzol Saratxaga (Sail Ofiziala)
  • Uztailaren 21ean, ostiralean:
    • 18:30 Kamikaze Helmets
    • 20:00 MFC Chicken
    • 22:00 Proiekzioak:
      • Amarradas, Carmen Cordoba Gonzalez (Sail Ofiziala)
      • Tu tijera en mi oreja, Carlos Ruano (Komedia)
      • Pocos, buenos y seguros, Ales Paya eta Gorka Lasaosa (Sail Ofiziala)
      • Los gemelos, Gaston Haag (Komedia)
      • París 70, Dani Feixas (Sail Ofiziala)
      • Plastic Killer, Jose Pozo (Komedia)
      • Ayúdame, Cristian Beteta (Sail Ofiziala)
  • Uztailaren 22an, larunbatean:
    • 18:30 Memphis
    • 20:00 Sex Museum
    • 22:00 Proiekzioak:
      • El peor oficio del mundo, Luis Larrodera (Erakustaldia)
      • La loca y el feminista, Sandra Gallego (Sail Ofiziala)
      • 7 dosis de dopamina, Virginia Rodriguez (Sail Ofiziala)
      • Takbir, Jordi Calvet (Sail Ofiziala)
      • Actos por partes, Sergio Milan (Sail Ofiziala)
      • El crédito, Alex Escudero (Sail Ofiziala)
      • El parto, Xabi Vitoria (Erakustaldia)

Azken proiekzioaren ondoren, Gorka Aginagalde aktore arabarrak gidatuko du sari banaketa. Gurutze Beitia eta Susana Soleto aktoreek eta Aitor Lopez de Aberasturi zuzendariak osatuko dute aurtengo epaimahaia.

Horrez gain, abuztuaren 24an, 21:15ean, gai sozialeko obrak ardatz dituen Korterraza Sensibiliza emanaldiaren txanda izango da, Artiumen. Eta abuztuaren 31n, berriz, Korterraza Txikirena, Zumaia plazan, 19:30etik aurrera; azken hitzordu horretan haurrak izango dira protagonistak, film laburren zein proiekzioaren aurretik egingo den ipuin kontalarien saioan.

Korterraza Araba

Zinemaldi ibiltariak guztira 49 proiekzio antolatuko ditu Arabako 42 herritan, sarrera libre eta doakoarekin: ekainaren 24ko asteburuan, Artziniega eta Ekora izan ziren lehenengo geltokiak, eta, ondoren, irailaren 9ra bitartean Aramaio, Langarika, Erentxun, Urbisu, Burgu, Maeztu, Murgia, Narbaxa, Durruma, Etura, Gebara, Legutio, Okondo, Loza, Urizaharra, Gesaltza Añana, Dulantzi, Bernedo, Berantevilla, Ozio, Zabalate, Bastida, Agurain, Araia, Amurrio, Komunioi, Larrazubi, Estavillo, Laudio, Uribarri Ganboa, Dura, Zurbao, Antoñana, Boveda, Korro, Izarra, Llanteno eta Ondategitik igaroko da jaialdia. Dagoeneko horietako hogei bat proiekzio egin dituzte.

2022an, 12.000 arabar inguru hurbildu ziren Kultura Kalean elkarteak antolatutako jarduerez gozatzera. Kontsultatu aurtengo egitarau osoa hemen.

35 film laburren hautaketa

Gasteizko zein Arabako herrietako ikusleek 35 lanez osatutako film labur sortarekin gozatu ahal izango dute. Aurreko edizioetan bezala, hautaketa batzordeak lan zaila izan du jasotako 1.123 lanen artean erabakitzeko. "Film laburren maila oso altua da. Oso obra onak iristen dira, eta zaila da batzuk hautatzea eta beste batzuk kanpoan uztea", azaldu dute antolatzaileek.

Aukeratutako lanen artean, El crédito (Jose Sacristanekin), Tu tijera en mi oreja (Miguel Angel Muñoz), Amarradas (Carmen Cordoba) eta Jose Mota (Plastic Killer) nabarmendu dituzte.

Gainera, arabar zigiluko zortzi film labur izango dira edizio honetan: El parto (Xabi Vitoria), GASwoMAN (Xabi Vitoria), Artesanía (David P. Sañudo), Malkoak (Sonia Estevez), Lugar de Nacimiento (Mikel Bustamante), Lanbroa (Aitzol Saratxaga), Influencer (Nerea Torrijos) eta Psicópatas de clase media (Alvaro Herrero eta Hector Amado). "Arabako film laburrak estatu mailako indartsuenetakoak dira azken urteotan. Lurraldeko zinemagile asko gauza oso interesgarriak egiten ari dira, askotarikoak eta jarraitutasuna dutenak", nabarmendu dute antolatzaileek.

Euskara Saria: Lanbroa

Arabako film laburren artean, batek sari bat eskuratu du dagoeneko Korterrazako edizio honetan. Aitzol Saratxagak zuzendutako eta Amania Filmsek ekoitzitako Lanbroa film laburrak Bertako Igogailuak - Euskara Saria jaso du. Sariak euskaraz filmatutako lanak ekoizten eta zabaltzen lagundu nahi du, eta, eskudiruzko sari batez gain, film laburra Sail Ofizialean sartzea dakar. Kutsu fantastikoa duen pelikulak baso batetik ateratzen den lanbroak izututa bizi diren aita eta alaba baten istorioa kontatzen du.

Sariak

Aurten jaialdiak 8.000 euro inguru banatuko ditu saritan. Aurreko edizioetan bezala, hautaketagatik eta ikusle kopuruagatik ere ordainduko du, epaimahaiaren eta publikoaren ohiko sariez gain:

  • Alex Angulo eta Keler Sariak: Sail Ofizialeko film labur onenak
  • Publikoaren Laboral Kutxa Saria: ikusleek aukeratuko dute, beren botoekin
  • Eleyco Taldea Saria: komedia onena
  • Bertako Igogailuak - Euskara Saria: euskarazko film labur onena
  • Korterraza Txiki - El Correo Saria
  • Sensibiliza Saria

HAUTAKETA

Sail Ofiziala
  • París 70, Dani Feixas
  • Tu tijera en mi oreja, Carlos Ruano
  • Takbir, Jordi Calvet
  • Actos por partes, Sergio Milan
  • 7 dosis de dopamina, Virginia Rodriguez
  • Pocos, buenos y seguros, Ales Paya eta Gorka Lasaosa
  • La loca y el feminista, Sandra Gallego
  • Ayúdame, Cristian Beteta
  • Artesanía, David Perez Sañudo
  • Amarradas, Carmen Cordoba Gonzalez
  • El crédito, Alex Escudero
  • Malkoak, Sonia Estevez
  • Lanbroa, Aitzol Saratxaga
Erakustaldia
  • Influencer, Nerea Torrijos
  • El peor oficio del mundo, Luis Larrodera
Komedia
  • Plastic Killer, Jose Pozo
  • Los gemelos, Gaston Haag
  • Psicópatas de clase media, Alvaro Herrero eta Hector Amado
  • Tu tijera en mi oreja, Carlos Ruano
  • El parto, Xabi Vitoria (lehiaketatik kanpo)
  • GASwoMAN, Xabi Vitoria (lehiaketatik kanpo)
  • Fiona, Rafa Cortes
Txiki
  • Polaire, de Leonis Levy, Laura Al Bayati, Morgane Michel, Sara Briand, Sélène Bentz, Alice Hobadam eta Fanny Martin
  • Swing to the Moon, de Marie Bordessoule, Adriana Bouissie, Nadine De Boer, Elisa Drique, Chloé Lauzu, Vincent Levrero eta Solenne Moreau
  • Graine de Paresse, Robin Artero, Aurore Devichi, Juliette Gueydan, Manon Jumel, Elsa Mandelsaft, Benjamin Mourgues, Sophie Nippert eta Elodie Tardif
  • Malacabra, de Marylou Bort, Mathilde Bourges, Hugo Florin, Jeremy Guibert, Valentine Miniot, Vincent Nogues, Axel Prukop eta Pierre Segonds
  • Aiko - Me encanta el mar, Cesar Déneken
  • Apocalypse Dog, de Aziliz Le Clainche, Camille Nasarre, Jing Qian, Juliette Barraux, Emma Plumey eta Lucile Arnaud
  • Skydome, Adolfo Aliaga eta Anna Juesas García
  • Malkoak, Sonia Estévez
Sensibiliza
  • Conguito, David Ontoria
  • Lentejas, Jose Antonio Campos
  • Lugar de nacimiento, Mikel Bustamante
  • El establo, Elisa Puerto
  • Perder, Ruben Guindo
  • Whirlpool 3933, Jose Luis Santos
  • Synchronie passagère, Julia Le Bras Juarez, Emmie Marriere, Marianne Fourmanoit, Laura Techer, Louise-Marie Rousselie, Jean Delamarre eta Alexis Prost

KARTELA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide