Datorren ikasturtean 32.124 plaza izango dira gizarte etxeetako jardueretan

Erredakzioa 2022ko uzt. 13a, 13:41
Ikastaro bat Aldabe Gizarte Etxeko igerilekuan. / GASTEIZKO UDALA

Ostegunetik aurrera eta irailaren 6ra arte izango da Gasteizko gizarte etxeetako kultur zein kirol jarduera gehienetan izena emateko epea. 2022/2023 ikasturtean zehar, guztira 32.124 plaza eskainiko dira 577 jardueratan.

Borja Rodriguez Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak eta Eukeni Martinez Alkorta Kirol zuzendariak datorren ikasturtean gizarte etxeetan antolatuko diren jardueren programazioa aurkeztu dute gaur: guztira 577 jarduera izango dira, eta lehen hiruhilekoan 32.124 plaza eskainiko dituzte, aurreko ikasturtean baino 3.000 gehiago.

Jardueren zerrenda

Kirol, gizarte, kultura eta arte jarduerak izango dira; horietako batzuk zozketa bidezkoak izango dira (hamar bloketan antolatuta):

Beste batzuk, ordea, zozketarik gabekoak (izen-emateen hurrenkeraren arabera esleituko dira):

Izen-ematea eta zozketak

Jarduera gehienetako plazak irailaren 7an 11:00etan egingo den zozketaren bidez esleituko dira. Eskaerak aurkezteko epea ostegun honetan hasiko da, uztailaren 14an, eta irailaren 6ra arte izango da zabalik. Izen-emateak Udalaren webgunean, 010 telefono zenbakian edo aurrez aurre (gizarte etxeetan, udal kirol instalazioetan eta herritarren arretarako bulegoetan) egin ahal izango dira.

Zozketarik gabeko jardueren kasuan (euskara ikastaroak eta kirol, kultura zein gizarte-sustapeneko jarduera batzuk) esleipen sistemari eutsiko diote, izen-ematearen hurrenkeraren arabera.

Udal instalazioetako abonatuek %40ko deskontua izango dute jarduera guztien kuotan; gainera, langabezian dauden pertsonek %15eko deskontua izango dute.

Nobedadeak

Udal kirol eskaintza

2022/2023 ikasturtean, guztira 22.019 plaza eskainiko dira 78 kirol jardueratan, eta hainbat nobedade izango dira: haurren padela, hodi bidezko urpekaritza, urpekaritza bataioa, defentsa pertsonala, GAP, mantentze gimnasia, muskuluen tonifikazioa eta aquagym, besteak beste.

Kirol aurreko hastapenera bideratutako hainbat tailer egongo dira ere: motrizitate musikala, haurtxoentzako igeriketa, borroka arteak, estiloen araberako igeriketa, izotz gaineko patinajea, padela eta tenisa, besteak beste.

Gainera, euskarazko ikastaroen programazioa %13 igo da.

Osasunaren sustapena

Bestalde, osasunaren sustapenari dagokionez, elikadura osasungarriari buruzko eskaintza bat proposatzen da, hamabi tailer eta ikastarotan, horietako batzuk berriak: afari osasungarriak, arrautzaren propietateak eta sukaldaritzako teknikak, belaunaldi artekoak (bilobak eta aitona-amonak), elikadura eta hipertentsioa, Hobetu zure osasuna programa, oinarrizko bizi-euskarriari buruzko tailerra, eta nutrizioari eta ongizate emozionalari buruzko hitzaldiak.

Kultur programazioa

Praktika artistikoan hasteko 283 ikastaro izango dira, 106 espezialitatetan banatuta, eta 12.345 plaza eskainiko dituzte denboraldi osoan: arte eszenikoak, arte plastikoak, artisautza, idazketa, musika, dantza, irudia...

Kultur ikastaroak teorikoagoak izango dira, ezagutza modu didaktikoan herritarrengana hurbiltzen duten espezialisten eskutik. 18 ikastaro eskaintzen dira, 555 plazarekin: artearen historia, musika, astronomia, ornitologia, psikologia, zinema, filosofia, mikologia eta abar.

Irakurketa-klubak askotariko gaiak dituzten irakurketa taldeak dira, liburu eta testuen inguruko ideiak partekatzeko. Sei klub eskainiko dira, ez dira zozketan sartuko eta izena emateko epea irailaren 1ean hasiko da.

Beste jarduerak

2022-2023 ikasturtean, gizarte-sustapeneko 93 jarduera eskainiko dira, eta gutxi gorabehera 1.500 plaza izango dira hiruhileko bakoitzean. Horrez gain, haur eta familientzako jarduerak, ongizate pertsonala hobetu eta sustatzeko jarduerak helduentzat eta adinekoentzat, eta Bizan Sareko zentroek eskainitako 246 jardueretarako 5.362 plaza.

Gainera, 138 txanda eta 2.308 plaza eskainiko dira ludoteketan eta ludoklubetan, 0 eta 11 urte bitarteko haurrentzat

Halaber, gizarte etxeetako jardueren programazioan Euskara Sustatzeko Ikastaroak sartzen dira, guztira 1.160 plazarekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide