Mazokasa 2020

40 mazokalariak hautatu ditu Marrazki eta Ilustrazio Azokak

Erredakzioa 2020ko aza. 2a, 16:53

Abenduaren 3tik 20ra bitartean, internet bidez egingo da Mazokaren VI. edizioa. Parte hartuko duten 40 mazokalariak aurkeztu dituzte; horien artean, Elena Odriozola, Sonia Alins eta El Dios de los Tres artistak daude, besteak beste.

Egoera ezohikoa bada ere, Mazoka Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio Azokak ez du huts egingo, eta internet bidezkoa izango da aurten Mazokasa izenburupean, abenduaren 3tik 20ra bitartean. 2020ko edizioan parte hartuko duten 40 mazokalariak hautatu dituzte dagoeneko.

Guztira, parte hartzeko 337 eskaera jaso dituzte Mazokaren antolatzaileek, 2019an baino %45 gehiago. Horietako gehienak emakumeenak izan dira, %80. Hautaketari dagokionez, mazokalarien %73 emakumeak dira, %21 gizonak eta %6 kolektiboak. Halaber, mazokalarien %38,50 EAEkoak dira.

Mazokalarien artean izen garrantzitsuak daude: besteak beste, Elena Odriozola Euskadi Saria eta Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala—; Sonia Allins bere lana saritua izan da Frantzian, AEBetan eta Alemanian; Javier Navarro, El Dios de los Tres muralista eta artista, Miami, Florentzia, Praga eta New Yorken erakusketak egin ditu—; eta Juan Pablo Celestino, Dr Juanpa kontzertu ugariren afixen egilea: Sonorama, Mondosonoro, Blind Melon, Run The Jewels, Cypress Hill eta Grateful Dead, besteak beste.

Bekikasle Mazoka 2020

Bestalde, Bekikasle Mazoka 2020 bekaren irabazlea Paula Huarte artista nafarra izan da, EHUren Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterreko ikaslea. Bere lana ekoizteko 200 euroko saria irabazi du.

Ikasleak epaimahaia konkistatu zuen 2D lanagatik eta bere ilustrazioak bolumen handiko teknika ezberdinetan aplikatzeagatik. "Askotan ulertezinak eta arraroak diren eszenak irudikatzen ditu, baina egoera ezagunen zertzeladekin, errealitatea eta fikzioa bereiztea kostatzen zaigun ametsekin gertatzen den bezala", azaldu du Huartek.

Beka eskuratzeko eskaeren %11,60 ilustrazio, arte plastiko eta unibertsitate eskoletatik iritsi dira. Ikasleen proposamenen maila altua dela eta, antolatzaileek berriro erabaki dute horietako bost aukeratzea mazokalari gisa, eta ez bakarrik bat.

Inaugurazioa

Abenduaren 3an inaugurazioa egingo da. Ordura arte, mazokalariak online azokako postuak prestatzen ari dira, antolatzaileak katalogoan eta erakusketan lanean ari diren bitartean. Montehermoso Kulturuneko ur-biltegiaren ateak abenduaren 5ean irekiko dituzte; bertan, erakusketa iraunkorra eta bisita gidatuak antolatuko dira.

Era berean, edizio honetan programazio paraleloa ere ez da faltako, eta kaleetara salto egingo dute "hurbiltasuneko eta segurtasun distantzia mantenduko duen" formatu txiki batekin; abenduan, jarduerak egingo dira Gasteizen, eta baita hiriburuko mugetatik harago ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide