alea.eus

Gasteizek 170.000 euro bideratuko ditu aurten euskara bultzatzeko

Erredakzioa 2018-04-06 13:26   Euskara  Gasteiz

Geu eta Bai Euskarari elkarteekin hitzarmen bana sinatzea onetsi du Udalak.

Gasteizek 170.000 euro bideratuko ditu aurten euskara bultzatzeko
Euskaraldia ere sustatuko du Gasteizek. Alea | Ikusi handiago | Argazki originala

Gasteizek 170.000 euro bideratuko ditu euskararen normalizazioa sustatzeko, gaur goizeko Udaleko Gobernu Batzarrean hala erabakita. Udalak prentsa ohar baten bitartez adierazitakoaren arabera, instituzioak 77.175 euro inbertituko ditu Geu Elkarteak gidatutako hainbat ekimenetan, eta beste 23.100 euro bideratuko ditu Bai Euskarari Elkartearen lana laguntzeko.

Horrela, Geu Elkarteak gidatzen dituen Mintzalaguna, Igandeak jai eta Euskararen agenda programek Udalaren babesa mantenduko dute. Bai Euskarari Ziurtagiriari dagokionez, aurten Gasteizen 60 establezimendu berri programari atxikitzea lortu nahi dute.

Bestetik, Euskaraldiari laguntzeko 70.000 euro bideratuko dituzte. Ekimenaren haritik, laguntza teknikoa, publizitatea eta komunikazio lanak martxan jartzeko erabiliko da diru partida hori.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Izan zaitez ALEAkide.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa