SEAren arabera, hobari horiek ezartzea "derrigorrezkoa" da horrela jaso duelako Arabako Aldundiak onartutako foru arau batek. Gaineratu dutenez, hobariak ezinbestekoak dira herrialdeko mila bat enpresa txiki eta ertainek aurrera egiteko.
Ajebask elkarteak ildo berean nabarmendu du alderdi politikoen desadostasunak lanpostuen "galera" ekarriko duela, baita "inbertsioen eta talentuen ihesa" ere. Elkarteak eginiko kalkuluen arabera, hobariak ez izateak "gazte enpresen %30 kaltetuko du eta 80 lanpostu galtzea suposatuko du".
Udal gobernuak adierazi du zergaren ordenantza fiskala aldatzea ezinbesteko urratsa dela enpresei hobariak aplikatu ahal izateko. "Foru arauak garbi adierazten du ezin direla hobariak aplikatu Udalaren ordenantza fiskala aldatu gabe. Ez dago beste interpretazioa egiterik".