Udalak Gasteizko hondatuta dauden zenbait bidegorritako zorua sendotzeko lanak egingo ditu. Firmes Alaveses enpresak egingo ditu lanak, gaur Gobernu Batzarrak onetsi bezala. Konponduko dituzten zatiak hauek izango dira: vasco-navarroko bizikletentzako bide berriaren hegoaldeko zatia, batez ere Heraclio Fournier kalearen parean; Maite Zuñiga eta Martin Fiz kaleak; Donostia eta Baiona kaleen arteko zatia, eta Arriagako ateko eta Juan Garai kaleko zati batzuk.
Gutxi gorabehera 4.790 metro karraturi dagokie esku-hartzea. Oraingo zoladura fresatu, leku hondatuenetan bigunguneak konpondu eta azkenik asfaltozko aglomeratuko geruza bat botako da. Lan horietarako inbertsioa 79.973,27 euro da.