'Ikusezintasun partekatua' erakusketa aurkeztu dute Montehermoson

Mikel Uralde 2016ko mar. 7a, 16:14
Hainbat erretratu bildu dituzte erakusketan

 

Erakusketak Andrea Abaigar argazkilariak Gasteizko hamabi artista ezaguni egindako erretratuak dauzka obra nagusi bezala.

Ikusezintasun partekatua diziplina anitzeko proiektu bezala aurkeztu dute, Gasteizko kulturarekin lotutako pertsonaia ezagunen erretratuen bidez pobrezia islatzeko xedez. Baliabiderik ez dutenen errealitateari beste modu batez ematen zaio arreta, "moda argazkien edertasun kanonarekin apurtuz" azaldu duten moduan.

 

Nerea Meigosa merkataritza zinegotziak aipatu duen bezala, erakusketaren egitasmo nagusietako bat Gasteizko Udalaren laguntzarekin merkatari eta artisten arteko elkarlana dinamizatzea izan da. Ander Ibañez eta Gorka Basterretxe Hedegile kaleko merkatarien Comerco elkarteko ordezkariekin batera Ikusezintasun partekatua argazki erakusketa aurkeztu dute Montehermoso kulturunean. Proiektu honen erdigunea Andrea Abaigar argazkilariak Gasteizko hamabi artista ezaguni egindako erretratuak izango dira. Irudi hauetako batzuk Hedegile eta Mateo Moraza kaleetako merkataritza-establezimenduetan jarri dituzte, Montehermoso kulturuneraino daraman ibilbidea osatuz.

Argazki erakusketaz gain, Montehermoson erakusketaren making offaren bideo-proiekzioa jarri dute ikusgai, Cesar San Millanek egindakoa, Andrea Abrigarren sorkuntza eta prestaketa prozesua ezagutzeko aukera emanez. Bideoa girotzeko musika Bingen Mendizabalek konposatu du, eta Luis Aranburu musika eskolako ikasleek jo dute, Hedegile kaleko eskolan.

Erakusketa Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren sailaren, Montehermoso kulturunearen, Gasteiz on, Fedasoc eta Comerco elkarteen, Luis Aranburu musika eskolaren eta artisten arteko lankidetzari esker egin dute. Apirilaren 30era arte egongo da ikusgai kulturunean.   

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide