Gasteizko Gorbeialde eskola: ezinetik, ekinera

Erredakzioa 2016ko ots. 18a, 14:09

Hezkuntza Bereziko euskal eskola publiko bakarra Gasteizen dago: Gorbeialde du izena, eta 1985etik dihardu lanean Lakua auzoan; ikasleen ezintasunetan baino, dauzkaten ahalmenetan jartzen dute arreta.

Urritasun ugari eta sakonak dituzten 37 ume eta gaztek ikasten dute Gorbeialden, 3 eta 21 urte bitartekoak: garun-paralisia, autismoa eta askotariko sindrome ezintzaileak dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak eragiten dizkietenak. Gehienek ezin dute hitz egin, eta beste baliabide batzuen bidez komunikatzen dira. Begirada, arnas egiteko modua, giharren tonua… Pedagogia terapeutikoko irakasle David Malmiercak azaldu duenez, "ikasleek modu asko dituzte nola sentitzen diren adierazteko, eta horiek ondo ezagutzeko harreman estua landu behar da haiekin". Teknologia berrien laguntza ere badute, mota askotako komunikatzaileak baitituzte zentroan, besteak beste, marrazkien bidez adierazteko tresnak.

Ezintasun sakonak dituzte ikasleek, baina ahalmenetan jartzen dute indarra eskolan, Joana Aduriz ikasketaburuak nabarmendu duenez: "Oso inportantea da arreta ikaslearen gaitasunetan jartzea, eta ez horrenbeste ezintasunetan".  Bat dator Maitane Fernandez de Retana pedagogia terapeutikoko irakaslea: "Egin ezin dezaketena baino, egin dezaketena da guri inporta zaiguna; zer gaitasun dituzte ikasleek? Horiek ahalik eta gehien garatzeko lan egiten dugu". 

Irakurri erreportaje osoa Arabako ALEA aldizkariko 50. alean. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide