Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek iragarri du foru erakundeak ez duela egingo Salburuko hezeguneetan Ebrogan enpresak eraiki nahi duen merkataritza-gunearen ingurune-inpaktuaren gaineko txostena. Aurreko astean Aldundiako zerbitzu juridikoek gaiaren eskumena nori dagokion aztertu eta foru erakundeak esparru horretan konpetentziarik ez duela ondorioztatu zuten.
Merkataritza-gunearen ingurune-inpaktua aztertzeko txostena, beraz, Eusko Jaurlaritzak egin beharko lukeela gaineratu zuen ahaldun nagusiak.