Salburuko merkataritza-gunearen aurkako sinadura bilketa martxan

Erredakzioa 2016ko ots. 1a, 10:19

BAKH Kirol-Hiria eta Salburuko Hezegunean kokatuko litzateke Ebrogan enpresak eraiki nahi duen merkataritza-gunea.

Ekozaleak elkarte ekologistak, EQUO alderdi politikoaren laguntzarekin, Salburuan eraiki nahi duten merkataritza-gunearen aurkako sinadura bilketa abian jarri du change.org plataforman, “Hezeguneen kontrako eraso berri honi aurre egiteko”. 

Salburuan merkataritza-gune bat altxatzea “atentatu soziala eta ekologikoa” dela azaldu du EQUO alderdiak ohar baten bidez. Merkataritza-gune berria BAKH Kirol-Hiria eta Salburuko Hezegunearen ondoan kokatuko litzateke. "Hipercorrek eta Mercadonak hainbat saiakera egin ostean, berriro ere horrelako gune baten mehatxua berragertu da".  EAJ, EH Bildu eta Irabazi udal taldeak ere proiektuaren aurka agertu dira.

 

Ebrogan enpresa da lur-eremuaren jabea eta Ekozaleak elkarteak azaldu duen moduan, “Gasteizko udalaren nahiaren aurka eraiki nahi du merkataritza-gunea”. Hala ere, udaleko zerbitzu juridikoek ez omen dute gomendatzen eraikuntza gelditzea. Ebrogan enpresak bertan eraikitzen hasteko baimena eskatu du eta txostena Udaletxean dago. Enpresak irtenbide bat emateko eskatu dio udalari.

Ekimenari aurre egiteko, herritarren laguntza bilatu nahi du Ekozaleak elkarteak eta sinadura-bilketa martxan jarri du change.org plataforman. Momentuz, 4.000 pertsona inguruk sinatu dute Ekozaleak elkartearen proposamena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide