2017/06/09 20:30

Bastidako plazan Arabako Errioxa Bastida | BERTSO SAIOA

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori'

20:30

Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.

Bastidako saioan Paula Amilburu, Peio Ormazabal, Asier Rubio eta Rikardo Gonzalez de Durana arituko dira; gai jartzailea Lierni Altuna izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa