Komiki lesbikoak, bi ertzetatik

Erredakzioa 2021ko eka. 2a, 16:57
Hitzaldi batekin emango diote amaiera, ekainaren 10ean. / Emakumeen Etxea

Gehitu eta Mugen Gainetik GKEek argitaratu zuten izenburu bereko komikiaren ondorioa da Emakumeen Etxean aurkeztu duten erakusketa.

Muxil eta opilen binetak erakusketa 2018an Gehitu eta Mugen Gainetik GKEek argitaratu zuten izenburu bereko komikiaren ondorioa da. Bi erakunde hauek giza eskubideen defentsan eta LGTBI+ pertsonen berdintasunaren alde lan egiten dute.

Erakusketaren izena, jatorrizko komikiaren gaztelaniazko izenetik itzulitakoa, Ozeano Atlantikoaren alde bietan erabiltzen ziren bi termino mespretxagarri elkartzetik dator. Garai batean bi izenek emakume lesbianak diskriminatzeko balio zuten, baina gaur egun bereak egin dituzte aldarrikapen gisa.

Torta Argentinan, Bollo Espainian, iraintzeko helburua zuten, baina jada ez dira irainak. "Orain, emakume lesbianen borroka indartzen duten terminoak dira, emakumeak izateagatik eta homosexualak izateagatik diskriminatzen dituen gizarte batean lekua hartzeko", azaldu dute erakusketaren sustatzaileek.

Erakusketaren helburua emakume lesbianek Latinoamerikan eta Espainian bizi dituzten eguneroko egoerak ikusaraztea da. Umorez egiten dute komikiaren bidez; harridura, hausnarketa eta, ondoren, ezagutza sortuz, "ezagutza baita harresiak botatzeko eta aurreiritziak ezabatzeko modurik onena".

Egileek (5 latinoamerikar eta 3 espainiar estatukoak eta 2 euskal herritarrak) emakume lesbiana izateak Latinoamerikako hainbat herrialdetan (Brasil, Peru, Txile eta Argentina) eta gure ingurune hurbilenean duen egunerokotasuna ezagutzeko gonbita egiten du. Egileen artean, Sheila Alvarado, Carla Berrocal, Beliza Buzollo, Teresa Castro, Susanna Martin, Miriam Muñoz, Victor Rubio, Katherine Supnem, Xulia Vicente eta Nacha Vollenweider daude.

Gaineran, ekainaren 10ean erakusketari amaiera emateko, hitzaldia egingo dute Teresa Castro ARTibistaren eskutik. Erakusketako komiki baten egilea da Castro, eta komikietan agertzen diren hamar istorioen bidez, Espainia eta Latinoamerikako emakume lesbianen iragana eta oraina aztertuko ditu. Marrazkiak, bideoak eta ahozko narrazioa konbinatuko ditu, umorez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide