Ariguneak, euskaraz hitz egiteko "gune babestuak"

Erredakzioa 2020ko urr. 30a, 08:30
Badaiotz Sokatira Taldea arigune izango da. EUSKARALDIA

Araban, 1.500 arigune inguru sortu dira dagoeneko.

Euskaraz lasai hitz egiteko modua jartzen duten lekuak dira ariguneak, bermatzen dutenak partaide guztiek ulertu behintzat egiten dutela euskara, eta, beraz, arazorik ez dela sortuko euskaraz egiteagatik.

Bi motatako ariguneak zehaztu dituzte Euskaraldirako. Batetik, barne ariguneak: leku eta talde itxietakoak. Denek behintzat ulertzen badute euskara, aukera dute Euskaraldian talde gisa parte hartzeko. Kanpora begirako arigunea da bestea. Herritarrekin harremana duten entitateei eragingo die: saltokiei, zerbitzu publi- koei, bezeroei kasu egiteko lekuei... Herritarrei begira ari diren langi- leek osatuko lukete arigunea, euskara ulertu gutxienez egiten dutenek: hala izendatutako lekuetan bermatuko dute langileek euskara ulertzen dutela, eta herritarrek euskaraz aritu ahalko dutela.

Araban, 1.500 arigune inguru sortu dira dagoeneko.

Mendialdean

Kanpezuko, Urizaharreko, Haraneko eta Arraia-Maeztuko udalak izango dira arigune, baita Ibernalo landetxea ere, Mendialdea IPI, Laboral Kutxa eta Bernedoko Gestion de Servicios Residenciales.

Añanan.

Añanako Gatz Harana Fundazioa eta Erriberabeitiko Unamunzaga ikastetxea dira bertakoak.

Trebiñun.

Besteak beste, Argantzongo ikastola, Argantzun Dantza Taldea, Txingoka Kultur Elkartea, Sarasoko okindegia, Trebiñu sagardotegia eta Armentiako Bentetako haurtzaindegia daude.

Lautadan.

Udalez gainera, askotariko ariguneak sortu dira Kuadrillan. Hala, 50 inguru daude Agurainen, zortzi Asparrenean, sei Barrundian, hiru Donemiliagan, lau Dulantzin eta bi Zalduondon.

Gorbeialdean.

Aramaion hogei entitate batu dira, Arratzua-Ubarrundian zazpi, Urkabustaizen bederatzi, Zigoitian hamar eta Zuian hamahiru.

Aiaraldean.

180 entitatek eman dute izena Aiaran, Artziniegan, Laudion, Amurrion eta Okondon.

Gasteizen.

124 entitatek eman dute izena hirian ariguneak sortzeko, 4.000 pertsona baino gehiagorekin.

Arabako Errioxan.

Bastidako, Lezako, Moredako eta Samaniegoko udalez gain, Kuadri- lla ere izango da. Halaber, Bastidan, eskola eta ikastola, Bola-Leku taberna, okindegia eta Herriko Taberna arigune dira; Samaniego- Laguardia BHI, Oiongo eskola eta Ostatu upategia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide