Antzinako Musikaren Astearen XXXVII. edizioak zortzi kontzertu eskainiko ditu

Erredakzioa 2019ko abu. 30a, 10:15
Jordi Savall eta Pedro Esteban irailaren 6an izango dira, Santa Maria katedralean. AFA

Barrokoko emakume konpositore nagusien lanak berreskuratuko dituzte, baita XVIII. mendeko euskal konpositore garrantzitsuenak ere.

Irailaren 1a eta 10a bitartean Antzinako Musikaren Astearen XXXVII. edizioak zortzi kontzertu eskainiko ditu Gasteizko, Maeztuko, Zuhatzu-Kuartangoko eta Baranbioko elizetan. Antzinako musikaren munduko artistarik onenetakoa den Jordi Savall izango da jaialdian, eta Barrokoko emakume konpositore nagusien lanak berreskuratuko dituzte; gainera, XVIII. mendeko euskal konpositore nagusiak eta Antonio Gaztañeta euskal marinela protagonista duen musika-bidai bat ere aurkeztuko dituzte.

Programaturiko zortzi kontzertuetatik bost Gasteizen egingo dira, San Pedro elizan, Arte Ederren Museoan eta Santa Maria katedralean. Sarrerak ostegun arratsaldean, abuztuaren 29an, banatuko dira 17:30etik aurrera, Santa Maria katedralaren elizpean. Doako bi sarrera jaso ahal izango ditu bakoitzak kontzertuko. Gainerako hiru kontzertuak Maeztuko Gurutze Santuaren Asmakuntzaren elizan, Zuhatzu Kuartangoko Antzoki Bainuetxean, eta Baranbion, Jasokundeko Andre Mariaren elizan egingo dira.

Programa osoa:

Gasteiz

  • Irailak 3: Intonationes. Disfrutar Nueva España. San Pedro eliza. 20:15.
  • Irailak 4:  Musica Boscareccia. Argia eta itzala elkartzen diren lekuan. Santa Maria katedrala. 20:15. 
  • Irailak 5: Forma Antiqva. Café Telemann. Santa Maria katedrala. 20:15. 
  • Irailak 6: Jordi Savall & Pedro Estevan. Ekialdea-Mendebaldea Arimen elkarrizketa. Santa Maria katedrala. 20:15.
  • Irailak 7: Les Sylvains Ensemble. Lacrime delle donne. Mina eta pasioa. Arte Ederren Museoa. 12:30.

Maeztu

  • Irailak 1: Lucia Caihuela & Manuel Minguillon. L’Eraclito Amoroso. Gurutze Santuaren Jasokundearen eliza. 19:30.

Zuhatzu-Kuartango

  • Irailak 7: Musbika Ensemble. Antonio Gaztañetaren bidaia. Bainuetxe zaharreko antzokia. 19:00.

Baranbio

  • Irailak 10: Khantoria. Ojinaga, Scarlatti eta Bach a solo eta da camera. Jasokundeko Andra Mariaren eliza. 12:00

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide