Alavesek garaipena azken minutuetan izan du

Ibon Gorrisi 2019ko api. 30a, 07:57
ALAVES

Puntu banaketarekin amaitu zen Athleticen aurka jokatutako derbia.

Alavesek aukera paregabea galdu du San Mames futbol zelaian garaipena lortu ahal izateko. Izan ere, 86. minutuan Wakasok gola egiteko abagune ezin hobea izan zuen bat eta bikoa jartzeko markagailuan. Taldeak eskuin hegaletik jokaldia egin zuen eta Inuik erdiratutako baloia area txikian bi aldiz errematatu zuen erdilariak eta bietan huts egin zuen. Jokaldi horretan hiru puntuak izan ziren. Baina, nahi eta ezin dabil taldea azkeneko neurketan. 

Derbiak zapore gazi-gozoa utzi zion talde arabarrari. Partidan zehar ohiko sendotasuna erakutsi zuen eta talde bizkaitarrak aukera oso gutxi izan zituen gola egiteko. Lehen zatian, Alavesek pare bat aukera izan zituen gola egiteko. Athleticek, ordea, aukera bakarra egin zuen eta horretan gola egin zuen. Beñatek jaurtitako falta ikusgarri  batekin aurreratu ziren etxekoak lehen zatiko 40. minutuan.  Halere, atsedenaldira joan baino lehen Borja Bastonek berdinketaren gola egin zuen. Epaileari kostatu zitzaion gola balekoa ematea baina azkenik banako berdinketarekin joan ziren bi taldeko jokalariak aldageletara.

Bigarren zatian gauzak ez ziren asko aldatu. Alavesek ondo baino hobeto eusten zion Athleticek egiten zuen jokoari. Egia esanda, ez zen batere zaila izan. Abiadurarik gabeko jokoa egiten zutelako, baloia beti horizontalki mugituz, inongo sakontasunik gabe. Talde arabarrari garaipenaren aldeko pausua ematea kostatu zitzaion. Esnatu zenerako pitin bat berandu izan zen. Abelardok egindako aldaketek bizitasuna eman zioten taldeari. Partidaren azken txanpan Duarte eta Inui areaz kanpotik ahalegindu ziren eta, zer esanik ez, Wakaso izandako aukera. 

Puntu banaketari esker, antzeko egoeran jarraitzen du Alavesek. Liga amaitzeko hiru jardunaldi falta dira eta Europa ligarako oraindik orain sailkatzeko lehian. Hurrengo partida, Relaren aurka izango da datorren larunbatean arratsaldeko 18:30etan. Oso egun polita izango da eta bi taldeetako zaleek eguerdiz elkartzeko parada izan hobea izango dute.

Athletic: Herrerín; De Marcos, Núñez, Íñigo Martínez, Yuri; San José, Beñat; Susaeta (60’. Córdoba), Raúl García (74’. Kenan Kodro), Muniain; eta Williams (87’. Aduriz).

Txartel horiak: 33’. Raúl García, 46’. San José

Alaves: Pacheco; Vigaray, Ximo Navarro, Laguardia, Duarte; Martin (Brasanac), Manu García,  Pina, Jony (82’. Inui); Borja Bastón (74’. Wakaso) eta Calleri.

Txartel horiak: 31’. Laguardia, 43’. Vigaray 

Golak:

1-0: 40’. Beñat.

1-1: 47’. Borja Bastón

 

San Mamés futbol zelaiko harmailak:

40.402 ikusle bildu ziren eguerdiz partida ikusteko. Eguraldi eta giro ederra bizi izan zen. Partidaren hasiera Malin Moström suediar jokalari ohiari saria eman zioten. Atsedenaldian zaleek omenaldia egin zioten La Otxoa kantariari. Arabatik ohi baino ikusle gutxiago hurbildu ziren, halere, giroa paregabea izan zen. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide