"Egundoko ardura da nerabe askoren erreferente izatea"

I. Albizu / N. Cuesta 2016ko aza. 4a, 14:44

Hesian taldeko kantaria izateagatik ezaguna izan arren, irakasle edota antzezle lanetan ere aritu da Zuriñe Hidalgo (Gasteiz, 1990); kazetarien eta publikoaren kezkak argitu ditu Solasalean saioan.

 

Gasteizen jaio eta bere lehen urteak ere bertan eman zituen, horregatik Arabako hiriburua bihotzean daramala aitortu du Zuriñe Hidalgok. Zizur Nagusian (Nafarroa) hazi eta hezi egin zen, baina egun, ordea, lan kontuak direla eta, Donostian bizi da. Ospea txikitatik ezagutzen badu ere, beti oinak lurrean izan dituela Oihaneder Euskararen Etxean  izandako solasaldian. Publikoaren galdera artean, Sorotan Bele taldearen Amodioaren eza kanta entzun eta guakamole pintxoa meriendatzeko tartea ere izan da.    

Zeure burua lehenengo abeslari, gero irakasle, eta azkenik aurkezle moduan definitzen duzu. Hurrenkera horretan sentitzen al dituzu?

Bai, izan daiteke. Gaur egun antzezle eta aurkezle lanetan nabil, baina nik ez dut aktore izateko ikasketarik egin. Haur Hezkuntza ikasi nuen, eta egun irakaslea ez izan arren, etorkizunean hezkuntzaren mundura itzultzea gustatuko litzaidake. Hori bai, gauza guztien gainetik abeslaria sentitzen naiz, eta horregatik, bizitzan inoiz musikarik ez faltatzea espero dut. 

Nola gogoratzen dituzu musikarekin izandako lehen harremanak?

Sei urte nituela hasi nintzen herriko musika eskolan lengoaia musikala eta txistuko klaseak jasotzen. Egia da kantatzea asko gustatzen zitzaidala, baina adin horrekin ez nuen abeslaria izan nahi nuenaren kontzientziarik. Hamabi urte nituela, aldiz, Betizu saioari esker oholtza gainera igotzeko aukera izan nuen, eta hor hasi zen nire ibilbidea. Dena dela, gaztaroan ez nuen pentsatzen talde bateko abeslaria izatera iritsiko nintzenik. Hala ere, nerabezaroan Gasteizko jaietan Foru Plazako kontzertuak ikustean horra igotzeko irrikan nengoen, eta Hesianekin han abestu nuenean, nire ametsetako bat bete zen.

Betizu utzita, Jeimon Turk Band taldean aritu zinen. Nolakoa izan zen esperientzia hura?

Herriko lagun batzuk elkartu eta lokal batean "zarata" egiten hasi ginen. Gure kantuak sortzen genituen, beraz hori izan zen letrak idazten izan nuen lehen esperientzia. Taldeak lau urte iraun zituen eta bertan asko ikasi nuen. 

 

Irakurri elkarrizketa osoa ALEA aldizkariaren 80. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide