Bederatzi herrialdetako ordezkariek hartuko dute parte Gasteizko Gimnasia Erritmikoaren Nazioarteko XI. Galan, Euskalgym 2016an. Hitzordua datorren larunbatean, hilaren 22an, izango da Buesa Arenan.
Espainia osoko 300 taldetik gora etorriko dira ekitaldira, besteak beste, euskal talderik onenak, horien artean, Gasteizkoak.
Rio de Janeiroko joko olinpikoetako txapeldun absolutu Margarita Mamun errusiarrak eta urrezko domina olinpiko baten irabazle eta FIG sailkapeneko lehenengoa den Alexandra Soldatova herrikideak etorriko direla baieztatu dute. Alina Maksimenko ukrainarrak ere hartuko du parte, jarraitzaile ugarik eskatuta. Orobat, Patricia Bezzoubenko kanadiarra, Katrin Taseva bulgariarra eta Veronica Bertolini italiarra etorriko dira.
Gala, arratsaldeko 17:00etan hasiko da Buesa Arenan. Era berean, goizean hasita txapelketak izango dira egunean zehar. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke, Euskalgym 2016 webgunean.