Korterrazak Arabako 22 herri bisitatuko ditu udan

Erredakzioa 2016ko eka. 23a, 13:41

 Film laburrak proiektatuko dira aire zabalean eta horrez gain,  DJ Lorok maisu eskolak emango ditu eta Mal y Tarde-k kontzertu bat Agurainen, sari banaketari amaiera emateko.

  Datorren uztailean abiatuko da Korterraza Araba aire zabaleko film laburren jaialdia. Arabako 22 herrik izango dute udan azken urteko lanik onenak doan ikusteko eta gozatzeko aukera.

 Laudio izango du abiapuntu Korterrazak, uztailaren 1ean, eta haren ondotik beste 21 herri izango dira, uztailean, abuztuan eta irailean zehar: Zanbrana, Okondo, Aramaio, Ondategi, Oroko santutegia, Dulantzi, Amurrio, Bernedo, Gesaltza Añana, Legutio, Langraiz Oka, Izarra, Bastida, Zurbao, Zuhatzu Kuartango, Komunioi, Fontecha, Artziniega, Burgelu eta Agurain.
 
 
Korterraza Arabara gerturatzen diren ikusleek azken urteko film labur onenetako batzuk gozatuko dituzte. Aurtengo honetan, jasotako 600 lan baino gehiagoren artean egin dute hautua antolatzaileek.
Ostiral eta larunbatetan emango dira ikustera film laburrak, 22:00etatik aurrera uztailean eta 21:30etik aurrera abuztu-irailetan.
 
Parte hartzen duten film laburrak saritzeko sistema berri bat erabiliko du Korterraza Arabak aurten. Hautatuak izateagatik 25 euro jasoko dituzte egileek eta beste 1,20 euro ikusle bakoitzeko. Ikusleko jasotakoa saioko film labur guztien artean banatuko da.
 

DJ Loro

Film laburrez gain hainbat jarduera osagarri eskainiko dituzte. DJ Lorok maisu eskolak eskainiko ditu zenbait herritan. 60 eta 80 minutu bitarteko saio horietan zehar, Kodigo Norte taldeko kideak DJ saio on bat egiteko oinarrizko-oinarrizkoak azalduko ditu.
Korterraza Arabari “Mal y Tarde” talde arabarrak emango dio amaiera, irailaren 3an, Agurainen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide