Araba Euskaraz 2016

Elhuyarren Esperimentuen Txokoa Araba Euskarazen

Erredakzioa 2016ko eka. 17a, 10:55

Material arruntekin jolasteko eta esperimentu ikusgarriak egiteko aukera izango dute haurrek.

Igandean Agurainen ospatuko den Araba Euskarazen izango da Elhuyar. Hain zuzen ere, Esperimentuen Txokoa jarriko du, haurren gozamenerako. Sagarmin gunean izango da, hau da, 2. gunean, 10:30etik 14:00etara.

Esperimentuen Txokoan, material arruntekin (plastikozko botilak, goxokiak, ura, latak, puxikak...) jolasteko eta esperimentu ikusgarriak egiteko aukera izango dute haurrek. Gainera, Elhuyarreko lagunak izango dituzte inguruan, haien jakin-mina asetzeko. 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide