Aiara eta Arabako Errioxa lotuko dituzte Erdi Aroko hiru ibilbidek

Erredakzioa 2016ko api. 25a, 13:08

Proposamen berri honek Araba zeharkatzen duten hiru ibilbide eskaintzen ditu, harresidun herriak eta Erdi Aroarekin zerikusia duten beste leku batzuk bisitatuz.

Guardia eta Artziniega bisitatzeko turismo eskaintza berria aurkeztu dute gaur. Proposamen berri honek Araba zeharkatzen duten hiru ibilbide eskaintzen ditu, harresidun hiriak eta Erdi Aroarekin zerikusia duten beste leku batzuk bisitatuz.

 Proiektu honen asmoa Arabako Errioxa eta Aiara arteko bisitari fluxua areagotzea da, eta bisitari gehiago eta egonaldi luzeagoak sustatzeko xede duen estrategia batean barnean doa.

Guardia eta Artziniega dira Arabako Lurralde Historikoan iparraldeko eta hegoaldeko mugetako azken herriak, hurrenez hurren. 100 kilometro baino gehiago dago bien artean, baina, antzekotasun kulturalak eta historikoak dituzte: ondo kontserbatutako Erdi Aroko herriguneak, defentsa dorre eta harresiak, jauregiak eta kalitate handiko ardoak ematen dituzten mahastiak.

 Turismo bulegoak, internet eta sare sozialak

Turismo eskaintza berri hau iragartzeko, argibide orri bat argitaratu dute, Artziniega eta Guardia lotzen dituzten hiru ibilbide proposatzen dituena eta Erdi Aroko ondare aberats bat izateagatik nabarmentzen diren hiribilduak ezagutzera ematen dituena, hala nola Gatzaga Buradon, Labraza, Antoñana eta Urizaharra. Materiala turismo bulegoetan banatuko da, eta interneten eta sare sozialetan ere edukiko du bere lekua.

 Hiru ibilbide horietan sartzen da orobat Gasteiz, bere Erdi Aroko Almendra eta Erdi Aroarekin lotura duten beste baliabide interesgarri batzuk ere, hala nola Alaitzako eta Gazeoko elizetako horma margolan gotikoak, Lañoko multzo arkeologikoa eta Trebiñuko Konderriko eliza erromanikoak, Añanako Gatz Harana eta Santa Katalinako Lorategi Botanikoa.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide