Arabako herrien izenen inguruko liburua aurkeztu du Patxi Salaberrik

Erredakzioa 2016ko urt. 21a, 13:06

Araba/Álava. Los nombres de nuestros pueblos izenburupean, Arabako toponimia nagusia aztertzen du Arabako Foru Aldundiaren argitalpenak.

 

Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko buruak Arabako toponimia nagusia aztertzen duen Araba/Álava. Los nombres de nuestros pueblos liburua aurkeztu du Foru Aldundian.

Liburuaren xedea Arabako toponimia nagusia da eta Euskaltzaindiaren Izenak bildumaren barruan argitaratu da, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Baina Arabako herrien izenak emateaz gain, izen horien inguruko azalpen guztiak eskaintzen ditu: herrien izen arautuan dokumentazio aldaerak, euskal mikrotoponimiako lekukotasunak, ebakera eta etimologia biltzen dira gehienetan. Zenbait aldiz, gainera, herritarren izena, euskal testuetan agertzen diren toponimoen aldaerak, alonimoa (herriaren beste izena) eta oharren bat azaltzen dira.

Lanaren bukaeran, Salaberrik ondorio linguistikoak atera ditu, hots, euskararen eta gaztelaniaren historiari doazkion kontuak aipatzen ditu.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide