Sostengu zabala lortu du Gora Gasteiz ekimenak hiriburua kolorez janzteko

hirinet 2015ko api. 14a, 02:00

Datorren larunbatean, hilak 18, hiriburua "soinuz eta zaporez" beteko du Gora Gasteiz ekimenak. Egun osoko egitarau zabala prestatu dute, sei gune izango dira erdialdeko eta alde zaharreko hainbat txokotan.

"Dena behar bezala ateratzeko" laguntza ezinbestekoa dute, hori dela eta, prestakuntza lanetan eta eguneko antolakuntzan parte hartzeko deia luzatu zuten atzo egindako prentsa agerraldian. Iazko urte amaieran hasi eta larunbat honetan amaiera izango duen ibilbidean mundu, esparru eta gizarte eragile ezberdinak aktibatu ditu Gora Gasteiz ekimenak. Honen islada, egun gutxi falta direnean, dagoeneko lortutako sostengu zabala da. Lan esparrutik ez ezik, hezkuntza komunitatetik edota gazte mugimendutik ere babes osoa jaso du ekimenak, baita Blusa eta Nesken Batzordearena ere.

 

Orotara, 40 langile batzorde baino gehiagoren sostengua jaso dute. "Langileen Batzorde batzuetan aho batez onartu dute manifestua. Beste batzuetan gehiengoz onartu da eta zenbait enpresatan ere Gora Gasteiz ekimenaren ikurrekin argazkia egitera animatu dira". Jasotako erantzuna txalotu dute baita sostengu horiek guztiak lortzeko 50 langiletik gora duten enpresetan ordezkaritza duten sindikatu gehienek egindako lana eskertu ere. CGT, CCOO, ELA, ESK, LAB, STEE-EILAS, UGT eta USO sindikatuek hartu dute parte.

 

Bizikidetza, aurreiritzirik gabeko hezkuntzan 

Zentzu berean, hezkuntza komunitateak ere eztabaidatu eta bere atxikimendua adierazi dio Gora Gasteizek botatako erronkari; hots, hiri interkulturala, solidarioa eta gizarte eskubideak gasteiztarguztiei bermatzen dizkiena lortzeko apustuari. Deialdia, hala nola, gurasoen elkartetara, eskola kontseiluetara eta klaustroetara helarazi ostean Gora Gasteiz ekimenak adierazi du “oso harrera ona” izan duela eta asko izan direla manifestuaren edukiak solasgai izan dituzten zentroak. 

 

Arrazakeriarekin kontrako ekimenak hamaika ikastetxe zein eskolatik jaso du sostengua: Ramon Bajo ikastetxea, Zuiako Potxokiak haurreskola, Arantzabela eta Armentia ikastolak, Salburuako Aintzina guraso elkartea eta Mariturriko gurasoen elkartea, Durana ikastolako batxilergoko irakasleak eta ikasleak, eta Umandi ikastolako irakasle batzuk, besteak beste.

 

“Kulturartekoan oinarritutako bizikidetza eraiki ahalko bada, neurri handi batean aurreiritzirik eta beldurrik gabeko heziketan” oinarrituko dela sinesten du Gora Gasteiz ekimenak. “Kulturari eta ezagutzari irekia eta pertsona orori eskubide guztiak aitortzen dizkion heziketan, hain zuzen ere”. Hori dela eta, ikasleentzat hain garrantzitsua den gai honen inguruan hitz egiten, informatzen eta eztabaidatzen jarraitzera animatu du hezkuntza komunitatea.

 

Gazteak, aldaketaren “motore”

Ildo beretik, Gasteizko gazte mugimenduak, atzo egindako agerraldian, hiriko kaleak aniztasunaren koloreekinbetetzeko gonbita egin dute. Larunbateko hitzorduak “hiria zuri beltzean marraztu nahi dutenei erantzun sendo eta osatu bat emateko eta Gasteiz anitza saretzeko parada” eskaintzen duela deritzote. Salaketaz haratago joateko deia egiten dute; eta horretarako, gazteen ustetan, herri mugimenduak “aitzindaria” behar du izan bertan gazteak “motore” direlarik.  

 

 

“Diskurtso, eta gehien bat praktika, baztertzaile eta arrazisten aurrean gazteok tolerantzia 0 esan behar dugu, demagogiari frenoa jarriz eta faxismo ankerrenari maskara kenduz”, azaldu dute. Izan ere, gazte mugimenduko kideek adierazi moduan, “diskurtso horren helburua herri eta langile sektoreak banatzea da”.

 

 

Honen inguruko albiste gehiago:

 

[BIDEOA] Egitarau zabala prestatu dute larunbaterako Gora Gasteiz Eguna ospatzeko

 

Gora Gasteizek eta eragile ezberdinek Arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko dute martxoaren 21ean

 

‘Zero Tolerantzia’ kanpainak “giro gatazkatsua” eragiten duela-eta, Aldundiak bertan behera utz dezala eskatu dute

 

[BIDEOA] Gora Gasteiz herri ekimenak hitzaldiak eta jarduera ezberdinak eskainiko ditu hurrengo hilabeteetan

 

Zuriñe Martin, Gora Gasteiz: "Aniztasunaren erakusle izango da gure karroza"

 

[BIDEOA] Gora Gasteiz herri ekimenak aurtengo Inauteritan parte hartuko du

 

Larunbatean korrikalarien mendi irteera antolatuko du Gora Gasteiz Herri Ekimenak

 

[BIDEOA] "Eskubide eta aukera berdintasuna babesten duen hiria eraiki" nahi du gaur aurkeztu den Gora Gasteiz ekimenak

 

Gasteizko kultur, kirol eta gizarte arloko hainbat pertsona ospetsuk arrazismoaren aurkako adierazpena sinatu dute

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide