Mendi Film jaialdiko onena eskainiko du Mendi Tour Gasteizek martxoaren 4tik 6ra

hirinet 2015ko mar. 3a, 01:00

Hirugarren urtez, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak Mendi Tour Gasteiz zikloa eskainiko du Vital Kutxa Fundazioa Aretoan (Dendaraban).

 

Bertan, mendia eta abentura ardatz dituen Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko azken edizioko lanik nabarmenenak ikusgai izango dira, horien artean, film onenaren saria irabazi zuen Valley Uprising ,Sati mendiko film onena, Duct tape surfing film labur onena edota Drawn gidoirik onenaren eta Wop fundazioaren sariak. Guztira, bederatzi film proiektatuko dira, aipatu Mendi Film Festivalean kritikak eta ikusleek gehien nabarmendu zituzten pelikulak, hain zuzen.

 

Zikloa martxoaren 4an, 5ean eta 6an ospatuko da (asteazkenetik ostiralera) eta emanaldi guztiak arratsaldeko 19.00etan izango dira. Sarrerak 5 euro balio du, 3 euro Estadioko bazkideentzat. Sarrerak Estadio Fundazioaren harrera gunean salduko dira: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 19:00etara bitartean edo 17:00ak arte proiekzioen egunean. Egun horietan ere Vital Kutxaren Fundazio Aretoan bertan erosteko aukera egongo da, 18.15etik 18.55era, lekua bete arte.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide