Mundu osoko 100 aditu baino gehiago okilaren inguruko nazioarteko biltzarrean

hirinet 2014ko ots. 25a, 11:27

Otsailaren 23tik 26ra bitartean “Woodpeckers in a Changing World” nazioarteko biltzarra ospatuko da Artium museoan.

 

LIFE+PRO-Izki proiektuaren markoan antolatuta, bere helburua okilen hainbat espezieren baso kudeaketako eta babeseko sistemak aztertzea izango da, Izkiko parke naturaleko enblemak baitira okilok.

 

LIFE proiektuak Arabako Foru Aldundiaren eta HAZI fundazioaren lidergoa dauka eta Europako Batzordearen laguntza. Bere xedea ametzez (Quercus pyrenaica) osatutako Europako baso handiena eta bertan bizi diren Europar Batasunaren intereseko habitatak eta espeziak babestea da, esaterako, Bechstein saguzarra, baso igel jauzkaria edo okil ertaina. Izan ere, okil espezie horrek Izkin dauka Iberiar Penintsula osoko populaziorik garrantzitsuena.

 

Nazioarteko biltzar honetan munduko osoko adituak elkartu dira, besteak, beste, Kanada, AEB, India edo Txinatik etorriak. Otsailaren 25ean aditu horiek Izkira aterako dira tokian bertan ezagutzeko okil ertainaren habitata zaintzeko LIFE proiektuaren barruan egiten ari diren jardunak.

Iberiar Penintsula osoan dauden okilen zazpi espezietatik sei Izkin bizi dira, parke natural hori hegazti horien zaintzean erreferente bihurtuta.

 

Biltzar horretan, Izkin okil ertainaren populazioaz egin den azterketaren emaitzak ezagutaraziko dira eta, halaber, horri eta beste espezie batzuei buruz egiten ari diren beste azterketa europar batzuk aztertuko dira, etorkizunean horien biziraupena bermatzeko egokienak diren ekintzak mahai gainean jartzeko.

 

Izan ere, biltzarraren lehenengo jardunaldian, Carlos Ciudad eta Hugo Robles ikertzaileek Izkiko okil ertainaren (okil mota bat) populazioari buruzko azterlana aurkeztu zuten. Ikerketa honek dioen moduan, Izkiko parke natural honetan Iberiar Penintsulan dagoen espezie honetako populazioaren % 30 bizi da. Guztira, 350 bikote dira, populazio piriniar eta kantauriarren lokailu direnak.

 

 

 

 

Argazkia: Andoni Ruiz Etxeberria

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide