Eustorma plataformak zerbitzu publikoen aldeko mobilizazioak egingo ditu

hirinet 2013ko eka. 10a, 02:00

eustorma-manifestazioaEustorma udal eta foru administrazioetarako zerbitzuak ematen lan egiten duten langileen plataformak manifestaziorako deialdia egingo du datorren ekainaren 13an, 18.30ean, zerbitzu publikoen defentsan. Egun horretan, informazio-mobilizazio eguna burutuko dute eta euren egoera salatzeko, Korreos plaza zerbitzu publikoen hilerri bihurtuko dute. “Gasteizko biztanleak kalitatezko zerbitzu publikoen defentsan agertzeko asmoarekin eta politika hauen aurkako mobilizazioetan parte hartzera animatuz. Hau ez da bakarrik langile publikoen arazoa, hau biztanle guztien arazoa da”, dio plataformak.

 

Eustorma plataforma osatzen duten langileak zerbitzu publikoen eta haien kalitatearen defentsak batu egin ditu. Hainbat dira orain arte burutu dituzten ekimenak, “baina zoritxarrez, PPk gobernatzen dituen foru eta udal administrazioak eta instituzio hauen zerbitzu azpikontratatuetan enplegu eta zerbitzu publikoen suntsiketa jarraitzen du. Batzuetan gainera, EAJren laguntzarekin, aurrekontuen inguruan Gasteizko udalean EAJ-PPk sinatutako akordioa kasu”, salatu dute komunikatu baten bidez.


Besteak beste, hauek dira salatzen dituzten arazo larrienak:


-Gasteizko Udalean, lan jardueren murrizketa 50 programa lanpostuetan, azpikontratatutako langileen kaleratzeak errebertsio bezala salduz, ordezkapenik ez eta aurrekontuetan murrizketak gizarte etxeetan ematen diren zerbitzuetan

-Foru Aldundian lanpostuen %6a amortizatuta (52 lanpostu)

-IFBSen lan jardueraren luzapenak ekarritako enpleguaren suntsiketa eta zerbitzu publikoen suntsiketa azpikontratazioen eta zerbitzuen itxieren ondorioz (garbiketa, sukaldea, arreta zerbitzuak, mantenimendua…)

- Erabiltzaileen murrizketa eta zentroen gutxitzea nahiz eta eskaerak egon.


Hori dela eta, instituzioei hau eskatzen diete:

- Espainiako gobernuak ezarri dituen neurriak ez aplikatzea

- Euskal Herriko instituzioetako aurrekontuetan egin diren murrizketak atzera botatzea

- Plangintza instituzional oso eta berria mahia gainean jartzea, egoera honetatik irtetea ahalbideratuko duten politikak egiteko plangintza.


Azkenik, Gasteizko Udalean zein Arabako Foru Aldundian sail sindikalen oholetatik kanpo kartelak jartzea debekatu dietela ere salatu nahi izan du plataformak.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide