Alderdi politikoak eta euskararen normalizazioaren inguruko promesak

hirinet 2012ko urr. 19a, 14:44

kontseiluawebAlderdi politikoek euskararen normalizazioaren harira egindako promesa edo proposamenak biltzea (gerora emandako hitza bete dezaten) dugu aginduazor.eu atari honen xedea. Hauxe da aldedri politikoek diotena.

 

 

 



pnvIñigo Urkullu | PNV-EAJ

Herritarrek administrazioekin dituzten harremanetan, ahozko nahiz idatzizkoetan, nahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko aukera egiazki bermatuko dugu.

Herritarren hizkuntza eskubideak egiazki bermatzearren, indar berezia egingo dugu osasun arloan, Ertzaintzan eta epaitegietan ari direnen euskara gaitasuna handitzeko.

Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko araudia garatuko dugu, bai esparru publikoan baita pribatuan ere.



upydGorka Maneiro | UPyD

Ez dute euskararen normalizaziorako proposamen edo konpromisorik hartu.


 


ezber-batuakRaquel Modubar | Ezber Batua

Eleaniztasuna bultzatuko dugu, Euskadiko biztanleriaren bertako bi hizkuntza ofizialen ezagutza osoaren bidez, gutxienez atzerriko beste hizkuntza baten ezagutzarekin osatuz.
Euskararen erabilera sustatuko dugu, horretarako doako euskaltegietan euskararen ikasketa bermatuz. Unibertsitateko irakasleen euskalduntzera bideratutako finantziazioa areagotuko dugu.



ezkeranitzaMikel Arana | Ezker Anitza

Euskararen doako irakaskuntzarako eskubidea bermatuko dugu, inor, bere lanorduak direla eta, familia bizitzarekin bateragarritasuna edota bitarteko ekonomiko falta dela eta, ikasi gabe geratu ez dadin.



equoAitor Urresti | Equo Berdeak

Euskararen erabilpena Euskadiko edozein pertsonaren oinarrizko eskubideen eta ondare immaterialaren parte dela ulertzen dugu. Horregatik, irakaskuntza doakoa izatea ezinbestekoa da.
Euskaltegi publikoen euskal sarea diruz lagundu eta bizirautea bermatuko dugu. Ez dugu hizkuntza pribaturik edota pribatizaturik nahi, ezta garestirik edo elitistarik ere. Horregatik, bi hizkuntzak ezagutu eta ikasi nahi dituen pertsona orok aukera izateko neurri ekonomikoak sustatuko ditugu.



ppAntonio Basagoiti |PP

Ez dute euskararen normalizaziorako proposamen edo konpromisorik hartu.


 


PSE_EEPatxi Lopez |PSE-EE

Administrazioak, jakina, bitartekoak jarri behar ditu herritarrek askatasunez aukeratu ahal izan dezaten zer hizkuntza nahi duten harremanetarako eta bi hizkuntza ofizialak, gaztelania eta euskara, eguneroko bizitzaren jarduera guztietan erabili ahal izan daitezen. Proposatzen dugu Eusko Jaurlaritzak emango lukeen logo bat sortzea saltoki eta enpresentzat, herritarrek identifikatu eta baloratu ahal izan dezaten zer establezimendutan eskaintzen den euskaraz zerbitzua.



EH-BILDULaura Mintegi |EH Bildu


Euskararen legedi eta arkitektura juridiko berria garatuko dugu euskararen berezkotasuna, ofizialtasuna, lehentasunezko izaera, ezagutzaren unibertsaltasuna eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko.

Euskara jakitea bermatu behar du hezkuntza eta irakaskuntza sistemak; horretarako, oraingo ereduen sistema gainditu eta murgiltze-eredu bakarra abiaraziko dugu.

Helduen euskalduntze alfabetatzeak lagunduko du euskara unibertsalizatzen. Horretarako, doako bidean jarriko da, asistentzia eta aprobetxamenduaren arabera.

Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, langile publikoek euskaraz eta espainieraz aritzeko gaitasuna izan behar dute. Aurrerantzean, EAEko administrazio publikoan lan egiteko gutxienez 2. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izan beharko da ezinbestean.

Ikus-entzunezkoen alorrean, emisio-lizentzia guztiek euskarazko eskaintza duin bati lotuta joan behar dute, gutxienez emisioen %50, eta barruti bakoitzean euskara hutsezko hedabideei lizentzia bat gordeko zaie.

Hizkuntza Normalizazioaren Koordinaziorako Jarraipen batzordea sortuko dugu, euskararen normalizazioa Eusko Jaurlaritzaren saila, sozietate publiko eta parte hartzea duen erakundeetan modu koordinatuan, eraginkorrean eta zeharlerrotasunez gauzatu dadin.

 


Iturria: aginduazor.eu ( Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide