‘Gartxot’ filma sarean ikusgai

hirinet 2012ko irailaren 17a

gartxot2011ko azaroan estreinatu zenetik, ‘Gartxot’ film luzea Euskal Herriko zinema areto ezberdinetan egon da ikusgai. Oraingoan, etxean ikusteko aukera izango duzu, interneten, 2,95 euroren truke.

Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta zuzendarien filma (Hirinet Urmenetari egin zion elkarrizketa) erronka handi bati aurre egin dio, euskara hutsez eta helduentzako eginiko animazio proiektu bat gauzatzea, hain zuzen.

Horrela, pelikulak Arturo Campiónek 1917an idatzi zuen ‘Gartxot, Itzaltzuko bardoa’ liburua hartu du oinarritzat eta narrazioak egiten duen moduan, XII. mendeko bardo baten bizitza kontatzen digu: Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du  latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak desafiotzat hartuko du kantaldi bakoitza eta soldaduak aita-semeen ehizan arituko dira, harik eta inguratu eta irtenbide bakarra utzi arte: tragedia. XII. mendean gaude, eta hasi da konkista aurreko konkista.

Campionek Zaraitzuko kondaira ilun eta nahasi batez baliatu zen narrazioa idazteko baina intentzio guztiarekin Nafarroako historian funtsezkoa izango den toki eta garai batean kokatuko zuen: XII. mendeko Orreagan. Gartxot euskararen aldeko garrasi bat ere bada, baina orobat, Nafarroako konkista eta akulturizazio prozesuak nola eta zeinen eskutik gauzatu ziren erakusten digu.


Filma sarean ikusteko: www.filmin.es (2,95 euro).

Iparraldetik eta mundutik ikusteko:  Filmotech.com

Frantses, Ingeles, Espainol, Galego eta Katalanezko azpitituluekin ikusteko aukera ematen du.


Trailerra

{vimeo}31900691{/vimeo} 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago