Algara Dantza taldea, Gasteizko jaietan tradizioa eta modernitatea nahastuz

hirinet 2012ko abu. 4a, 02:00

algaratxikiAlgara Dantza taldekoek ez dut atsedenik hartzen. Asko dira euren dantzekin edertzen dituzten ekintza eta ekimenak; handiak dantza tradizionalak berreskuratzeko eta sortzeko egiten dituzten esfortzu etengabeak. 2000.urtean Euskal Herriko dantza eta musika tradizionala gure lurraldean eta baita atzerrian ere zabaltzeko helburuarekin sortua, dagoeneko 200 dantzarik ez ezik, txistulari, gaitero eta trikitilari talde batek ere osatzen dute Algara.

Algara06

 

 

Txikienek 3 urte dituzte. Azken bolada honetan, dantza taldeak aurrera egin du, eta euskal folklorea sustatzen jarraitzen badu ere, ez da bertan geratuko, dantza munduko korronte artistiko berrien bitartez koreografia berriak sortzeko ahalmena eta grina badituela erakutsi baitigu. Modu honetan bata bestearengatik banandurik dauden bi munduren batura erdietsi du, modernoa eta tradizionalarena. Berriki, lokal berriak estreinatu dituzte Gasteizko Abrevadero kalean. Pasa den asteburuan Munduko Triatloi Txapelketan dominak eman eta ohorezko Aurreskua egin zieten txapeldunei. Gasteizen ez ezik, munduko txoko ezberdinetara eraman dute Euskal Folklorea, besteak beste, Bartzelona, Galizia, Madril, Hungaria, Turkia edo  Londresera.  


Ikurrinaren omenaldia


Oraindik ikusi ez badituzu, Gasteizko Jaiek aukera paregabea eskaintzen dizute. “Abuztuaren 5ean Ikurrinaren Omenaldia egingo dugu. Horrez gain, egun horretan ere, dantzari batzuk Aurreskua eskainiko diogu Andra Mari zuriari. Azkenik, eta urtero bezala, afari bat eta Triki-poteoa egingo dugu Alde Zaharretik”, azaldu dio Algara Dantza taldeko Iñigok Hirinet-eri. Blusen eta Nesken Batzordeak antolatuta, Ikurrinaren omenaldia Plaza Berrian, eguerdiko 13:15etan egingo da eta ekimenari hasiera emateko, urtero algara2lez, Agintariena dantzatuko dute, euskal folklorea eta bestelako koreografi batzuekin jarraitzeko. “Algara dantza taldea badaramatza urte asko gure folklorea mantentzen eta gauza berriak egiten”, zehaztu du Iñigok. Algara dantza taldeko dantzari eta musikari guztientzat egun berezia izaten da 5ekoa eta dena behar bezala prestatzeko bi hilabete inguru behar dituzte. “Gasteizko jaietako egun handia da eta jende asko elkartzen gara omenaldi honetan, hala nola, familia eta lagunak. Aurten gainera koreografi berri bat aurkeztuko dugu. Bere izena Zirrara da, baina ez dut gehiago esango, hoberena baita zuzen-zuzenean ikustea”, aurreratu du Iñigok barre artean.





ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide