Kondenatzetik ETA disolbatzera

hirinet 2012ko uzt. 5a, 02:00

ROBERTO-ONEDERRA

Roberto Oñederra

 

Ez  hain aspaldian. Kondena hitza baino ez zen entzuten, ETA aipatuz gero. Honi eta urliari hura  kondenatzea eskatzen zitzaion. Kondena eskatu edo malapartatuen infernura ziren kondenatuak.

Epaileak ere ez hain urrun epaituari epaia eman aurrez azken hitza lez, ea kondenatu behar zuen itauntzen zion. “ Arbuiatzen ez badituzu kondenatuko zaitut”  mehatxu-esana, zintzo konplituz. Kondenatzearen bizigiroak eta bizi-garaiak ez dira ez hain iraganekoak. Barrotepean urruinduak ziren kondenatuei ere kondenatzea eskatzen zitzaien, kondenatik libratu nahi bazuten bederen. Ez zeru ez lur kondenatzen ez zutenentzat. Sekulan santarako ez-kondenatzearen damnaziora birkondenatuak. Kondena dongea. Kondenarik behinena gaitzetsi ezean kondenatua erdeinuz kondenatzearena. Ba al da nardatu ezean kondenatua birkondenatua izatea baino kondena gaiztorik. Hitz totemikoa izan dugu. Politikagintzaren zutoina. Aitarenak entzunez, ez zen kondenatzearen galbahetik libratzen zen amaren semerik ez alabarik. Ez zirudien kondenatzetik haratago bizitza politikarik zenik ere. Aurrera egiterik zegoenik ere. Kondenakizun ez zenik ez zen inguruotan. Aspaldi idatzi zuten euskaraz “ karitate falta da  sinestunen kondenagarria”. Areago, lege handiak, tolerantzia zeroren legeetan lege izan den lege-ahalguztidunak ere, bere lerro makurrenen  artean kondena hitzaren arrastorik ageri ez duenean. Hainbat herritarrei politikarako zirrikitu ziztrinenik utzi ere ez dien partidu legeak kondena hitzaren existentziaren berririk ere ez duenean. Hara hor non, ez pentsa urteak, hilabete andanak iragan direnik, ez si eta ez no, kondena hitza gure zerumugatik desagertu dela, ez dugula inoren ezpainetan  itsatsirik sumatzen. Ez da kontu kondenagarririk bazterretan. Ez orrialde handietan, ez parlamentuen paretetan. Giltzapetuei ere jada Barkamena eskatzea ere ez zaie eskatzen. Egun batetik bestera Ministro sutsu berriak argitu zuenez. Baina, hara hor non Kondenaren burrunbak urrutiratu direnean orain disolbatzea hitzaren sukarrak harrapatu gaituen. Orain hari disolbatzea eskatzen zaio eta besteari haren disolbatzea eskatzea. Disolbatu ezean ezer ez, ezta gizalegezkoa dena ere. Orain Disolbatzea dugu hitz magikoa, hitz fetitxe  berria. Dena konpontzera datorrena. Ate guztiak irekiko dituena. Denetarako balioko duena. Lehen kondenatzea eskatzen zitzaionari orain disoluzioa eskatzea erregutzen zaio. Disolbatu ala ezer ez. Soluzioa Disolbatzetik etorriko dela gaztigatuz. Disolbatu eta dena izango da posible. Legezkoa dena ere. Eskuin-egunkariko ezkerreko iritzi-emaile batek ere halaxe idatzi berri du.  Jarduera armatua utzi dutenek, disolbatzeko entzuten dutenean, ez dakit indargabetzearen edo deuseztatzearen adieran ulertzen duten. Inork argitu ote die, esanahia.  Orain, Kondenatuei ere disolbatzea eskatzen diete. Disolbatuz gero Kondenatik libro bailitzan. Esan ote diete zertan disolba daitezkeen. Barkamena eskatzetik ze Kondenatzetik libratuak orain disolbatzetik noiz liberatuko zain dira. Kimikan lez Politika figuratiboan ere Disoluzio ote ba Soluzioa. Ez hain aspaldian bedi

Aietetik   ETA  Amaitzea  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide