Jazzaharrean, jazz doinuak nonahi

hirinet 2012ko uzt. 2a, 12:49

jazzaharreanportadaBederatzi txoko, 20 talde, 10 egun eta bi kontzertu egunero. Hauek dira, uztailaren 3tik 13ra bitartean, hiriko Alde Zaharra eta inguruak musikaz beteko dituen jaialdiaren zenbakiak.

jazzaharreanel-sindromeIzan ere, zazpigarren urtez Jazzaharrean gurekin izango da berriro eta Parral tabernako Iñigok, bere antolatzaileetako batek esan bezala, aurtengoa edizio “jazzeroena” izango da. “Jaialdi orekatu bat egiten saiatu gara, mota guztietako jendea ekarriko dugu, estilo anitz besarkatzeko asmoz. Horrela, aurten jazz doinuak nagusituko dira, blues-a, gipsy blues-a eta rhythm&blues-arekin batera”, gaineratu du Iñigok.

2004an Parral, Gora eta Kitsch tabernen ekimenez San Francisco kantoian jaio zen Alde Zaharreko jazz jaialdi hau pixkanaka eta xumeki hazi da eta egun bederatzi dira eskaintzen dituen agertokiak. Izan ere, hiriko muinotik haratago joan da oraingoan eta Hell Dorado Kultur Elkarteraino eramango du bere musika, datorren uztailaren 13an bertan ospatuko den ‘Ray Collins Hot Club’, ‘Los Mambo Jambo’ eta Diego RJ-en kontzertuekin. Horrez gain, Erdizka Taberna, Gorbeia Bodegoia, Artium museoa eta Santa Maria katedraleko agertokiei Elorza Taberna eta Matxete plaza gaineratu behar zaizkie. Azken txoko honetan egingo den ‘Madrí Gras & 3notas  project’ taldeko kontzertua Gauekoak-en eskutik dator.

2012ko edizio honek txoko berriak eta bi kontzertu gehiago ekarriko dituen arren, horrek ez du esan nahi aurrekontua ere handiagoa izan denik. Are gehiago, “aurreko urteekin konparatuta, ekimenak jaso duen diru-laguntza murritzagoa izan da. Halarik ere, taldeen jarrera ezin hobea izan da eta gure egoera azaldu genienean, eurek ere ahalegin hori egiteko prest egon dira”, azaldu du Iñigok. “Bestetik, aurten Bartzelonako edo Madrilgo talde gutxi batzuk kenduta, gehienak Euskal Herrikoak dira”, gaineratu du. Jakina, Gasteizko taldeek garrantzia berezia dute jaialdi honetan eta %40a inguru gasteiztarrak dira, besteak beste, ‘Basics’, ‘Kebab’,  ‘El sindrome de Stendhal’, ‘Riffs and chips’, ‘Organ Freeman’ edo Groovin affair’.

jazzaharrean-LonerJaialdi bat, filosofia bat

Bertako taldeen presentzia indartzea Jazzaharrean jaialdiko filosofiatzat har daiteke, baita gasteiztar guztiei jazz musikaz gozatzeko aukera eskaintzea ere. “Gasteizko Jazz Jaialdiak alde zaharrean eta hiriko beste auzoak ahaztuta zituen eta ez zuen bertan ezer programatzen. Jaialdi elitista dela uste dut eta musikari apartak ekarri arren, ez dago gasteiztar guztien eskura”, kritiko agertzen da Iñigo. Jazzaharrean alternatibotzat jo daitekeen galdetzen zaionean, jaialdiaren antolatzaileak argi dauka; “alternatiboa baino, osagarriak gara eta gure estiloa libreagoa da”.

 

karteljazzaharrean-792x1024

 

Informazio gehiago HEMEN

 

Saioa Fdz.de Arangiz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide