Antzeman zituen Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Julio Soto, Eneko Abasolo eta Ander Solozabal. Baita Unai Elizasu ere, denen buru eta gidari.
Oraingoan portatu ziren gazte etxekalte halakoak! Gitarra elektrikoak eta burrunba hotsak alde batera utzi, rocka, postrocka, neokorea eta hardpostneotrasha alboratu eta ulertzeko moduko kantoreak ekarri. Hizkuntzarekin jolasean ibilita, elkarri ferekak egin, elkar zirikatu, ostikadak eman, ukabilkadak jaso, musuak jaurti, belarriondokoak hartu...
Horrela aritu ziren ordu t’erdi luzean bertsolariok, eta Gaztetxea bera, bere egitekoak deskuidatuta, gonbidatuei jaramon egin barik, anfitrioi lanak utzita, 24. urteurreneko ekitaldi horri itsatsita, engantxatuta... Kantatzen ari zirenen errimak eta hitz jokoak ulertzeko lanetan...
Genetxortake, aditzekin jolasean, solasean, “txortan egin genezake?“...Ummm!! Gustatu zaio proposamena eta joan da gela ilunera ea baten batekin zerbait egiten duen...