1.800 pertsona baino gehiago bildu ditu Landa Kedada Handiak

Erredakzioa 2022ko ira. 26a, 19:30

Hiru egunez, mahai-inguru, tailer, hitzaldi, erakusketa, azoka, antzezlan eta kontzertuez gozatu dute 1.800 pertsona inguruk Kuartangon, Landa Kedada Handian. Gonbidatuen artean, Jordi Evole, Coque Malla eta Rodrigo Cuevas nabarmendu dira, besteak beste.

Irailaren 23tik 25era bitartean, geratzeko iritsi da Landa Kedada Handia ekimenaren lehen edizioa. Asteburuan zehar, ostiraletik igandera, topaketak 50 jarduera baino gehiago eskaini ditu Kuartangon, eta ia bi mila lagunen parte hartzea lortu du. Gainera, Jordi Evole, Coque Malla eta Rodrigo Cuevasen mailako gonbidatu izarrekin kontatu du jaialdiak.

"Oso hunkituta eta eskertuta gaude jasotako erantzunagatik", ospatu du BIKO kooperatibak, Rural Citizen proiektuaren barruan eta Last Tourren laguntzarekin ekitaldia sortu eta antolatu duen taldeak. "Estatu osoko landa-berrikuntzako adituen babesa izan dugu, administrazio, erakunde eta komunikabideena, Haranekoena eta probintzia desberdinetatik etorritako jendearena".

Antolatzaileek nabarmendu dute "gure herrietako talentua, kultura, tradizioa eta berrikuntza ikusarazteko" sortu dutela egitasmoa, horretarako mahai-inguruak, kontzertuak, antzezlanak, literatur topaketak, networkinga, erakusketak eta yoga bezalako jarduerak antolatuz, besteak beste. "Landa Kedada Handiak ohiko musika jaialdia eta kongresua baino askoz gehiago izan nahi du. Gure helburua erreferentziazko gune gisa finkatzea da, urtero landa eremu berri bat partekatu eta aldarrikatzeko".

Hiru jardunaldi

Talentua, Kultura eta Tradizioa izan dira programaren hiru jardunaldiak: "Talentu handia, landa eremuan asko dagoelako, herri txikietatik gauza oso handiak egiten ari direlako, eta hori ikusarazi nahi genuen. Kultura, funtsezko elementua delako, ez bakarrik landa eremukoa, baita hirien eta herrien artean zubiak eraikitzeko ere. Eta Tradizioa, gure sustraiak kontserbatzea funtsezkoa delako, berrikuntza alde batera utzi gabe, azaldu dute".

Irailaren 23an, ostiralean, ia hogei jarduera izan ziren 10:00etatik 21:00etara, talentua ardatz hartuta: eztabaida-mahaiak, txosten inspiratzaileak eta topaketa profesionalak izan ziren nagusi, bereziki landa munduarekin konprometitutako erakunde eta pertsonentzat. Besteak beste, Paco Boya Erronka Demografikorako idazkari nagusiak eta Espainiako estatu osoko ekintzaileek hartu zuten parte, askotariko gaiak landuz: bizitegi-eredu berriak, emakumeak eta landatartasuna, tokiko ekosistemen sorrera, GJHen aplikazioa, tokiko energia-komunitateak, droneak, onddoen laborantza, inpaktu-komunitateak, crowdfundinga, ekintzailetza bide berriak... Jordi Evolek jarri zion ginga jardunaldiari, jendez gainezka zegoen antzokian.

Kultura larunbateko protagonista izan, 10:00etatik 01:00etara: Uzanza argitaletxearen chill out literarioa, hitzaldi inspiratzaileak, jolasak, ibilaldi botanikoak, bideo-jokoak egiten ikasteko tailerra, nekazaritza eta kudeaketa ekologikoari buruzko tailerra... Eguerditik aurrera, antzokitik igaro ziren La Pulga, Los Niños Jesus, Jordi Evole, mikrofonoan, Rodrigo Cuevas astintzaile folklorikoaren La Benéfica proiektu berezia ezagutzera emateko, Coque Malla akustiko apartarekin, Astronauta Gigantearen Bidaia, eta Moonshine Wagon.

Igandean, berriz, tradizioaren jardunaldia egin zen, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 18:30era. Besteak beste, herriko produktuen eta artisautzaren azoka, Panta Rheiren Izarren hartza antzezlana, Apadrina un Olivo egitasmoaren bultzatzaileekin hitzaldiak, La Pollina kooperatiba arabarraren bi familiako etxebizitzen proiektua, eta Vurroren kontzertua izan ziren. Amaiera gisa, herriko bizilagunak protagonista dituen Toc toc antzezlana ikusteko aukera egon zen.

Bigarren edizioa, labean

Lehen edizioaren arrakasta ikusita, bigarren edizio batean pentsatzen hasi dira jada. "Baina onena ez da bertaratze kopurua izan. Hiru egunetan zehar izandako atmosfera hain beroa eta energia polita izan da lagundu diguna. Nabari da horrelako topaketa bat behar zela. Gure lurraldeen alde lan egiten duen jendea ilusio handiarekin etorri da".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide