Quejoko erlauntzak, erleak enborretan

Estitxu Ugarte 2016ko mai. 16a, 14:38
Quejo herrian dagoen erlategia

Añana Kuadrillan, tradizioz, barrutik hustutako enborrak baliatu izan dira erlauntzetarako. Enbor huts horiek zutik nahiz etzanda ipini ohi ziren. 

 

Añana Kuadrilla osoan zutikako enbor-erlauntzetatik adibide bat besterik ez da geratzen, baina adibide bikaina eta ikusgarria da: Quejoko erlategia. 

   Erlauntzak talde txikitan banatuta daude eta terraza estuetan kokatuta, mendi malda batean. Hirurogei pieza inguru daude eta antzoki baten itxura du erlategiak. Enborren aurrealdeek erleak sartu eta irteteko zuloak dauzkate eta erlauntz bakoitzak, goiko tapaz gainera, bisera babesle bat ere badu, teila arabiarrez egindakoa. 

  Quejoko erlategiaz gainera, guztira, hamalau erlategi katalogatu zituzten 1998. urtean Añana Kuadrillan; gehienak Kuartangon eta Gaubean. Erlauntz horietako asko deseginda daude, abandonatuak izan direlako, edo beste funtzio bat hartu dutelako. Antzina ia baserri bakoitzak bere erlauntzak zituen. Sarritan, horman enkastratutako enborrak ziren edota eraikinaren egutera aldeko bao txikiren batean ipinita ere. Etnografoen arabera, erleen eta baserriaren arteko harremana oso estua zen, erleek zenbait erritutan parte hartzen zuten eta familiaren beraren parte ziren.

  Añanako zonaldeari dagokionez, XVII. mendeko albisteetan erlauntzez eta abaraskez hitz egiten da –zehazki 1624. urteko auzi batean Berantevillako adingabe bat bi urterako erbesteratu zuten eztia lapurtzea leporatuta–. Victorino Palacios eta Jose Rodriguez autoreek 1998. urtean idatzi eta Diputazioak argitaratu zuen Añanako Kuadrillako ondare arkitektonikoa. Elementu txikiak liburuan jasotzen da aipatu informazioa.

 

 

  

Erlazionatuak

Gaubeako eztia, maila gorenean

Estitxu Ugarte 2016 mai 12 Añana   Gaubea

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide